Koordenatuak 921

Noiz igoa 15 de abril de 2015

Noiz egina abril 2015

-
-
770 m
475 m
0
3,5
7,0
13,94 km

Bisitak 1504, kokapena 11

Nondik gertu Urdanpilletamendia, País Vasco (España)

Ibilbidea GI-3720, Azpeitia-Albistur, errepidearen 8,5 kilometroan hasten da. Santa Ageda mendatean. Bertan estazio megalitikoaren plano bat aurkitzen da.

Iparraldera eginaz Illaun mendirantz abiatuko gara. Kilometro bat egin ondoren bidearen ezkerraldean Illaun tumulua aurkituko dugu. Aurrerago jarraituz, eta bidearen eskuinaldean gorantz eginez, Illaun II edo Illaun trikuharria kokatzen da. Egitura honi buruzko eztabaidak daude, batzuen ustez ez omen da megalito bat, karlisten guden garaiko eraikuntza bat baizik.

Abiapuntura itzuli eta oraingoan hegoaldera egingo dugu porlanezko pista jarraituz. 2,3 kilometro egin ondoren bidearen ezkerraldean Basagain tumulua aurkitzen da, pinuen artean eta burdin ezi baten atzean.

Bidea jarraituz kilometro baten ondoren eskuinera gorantz egin beharko dugu Maramendi trikuharriak, iparra eta hegoa, aurkitzeko.

Berriro bidera itzulita eta ipar-mendebalderantz, eskuinetik, eginda ibilbidearen azkeneko megalitoa aurkitzen da, Trikumuttegi trikuharria.

Itzulera bide beretik edo, nire proposamenean, pista jarraituz eta Loizubietako Gaina eta Maramendi mendiak inguratuz egin daiteke, Basagain tumuluaren ingurura itzulita.

Ibilbide honetan honako megalitoak bisitatu daitezke (ordenan):
1. Illaun: Tumulua
2. Illaun II: Trikuharri?
3. Basagain: Tumulua.
4. Maramendi iparra: Trikuharri.
5. Maramendi hegoa: Trikuharri.
6. Trikumuttegi: Trikuharri.

Iturria: aranzadi-zientziak.org eta luberri.net
Abiapuntua
Tumulua
Trikuharria?
Tumulua
Trikuharri
Trikuharri
Trikuharri

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau