Denbora  4 ordu 37 minutu

Koordenatuak 1494

Noiz igoa 28 de mayo de 2017

Noiz egina mayo 2017

-
-
1.430 m
1.045 m
0
3,7
7,3
14,62 km

Bisitak 566, kokapena 25

Nondik gertu Arruazu, Navarra (España)

Aralarko ibilbide hau ere, beste asko bezala, Guardetxeko aparkalekutik abiatzen da. Pagomarira iritsita eskubi aldera doan bide zidorretik joko dugu haitzetara iritsi arte. Han marka gorriei jarraituz,harri artean, bide bihurri eta pasaia zoragarri artean, bordaraino iritsiko gara. Handik Aralar aldez alde pasatzen duen pistara segituan iritsiko gara.

Pistan bertan bide seinale batek jartzen du 1,6 km eta 39 minutu behar direla tontorrera iristeko. Guk denbora gehixeago pasa badugu ere, ez da estimazioa denbora estimazioa gaizki egina. Pistatik tontorrera bide seinaletik abiatuta galerarik gabekoa da.

Zoragarria da, behin tontorrera iritsita Malloak mendilerroaren ertzetik eta lerroa beraren erdialdetik azaltzen zaigun ikusmira. Askotan Malloak ikusteko puntu izan dugun Elostako balkoia parez pare eta txiki. Azpian Araiz bailara guztia bere herriekin eta bi alboetara mendi tontorrak.

Bueltan, igoeran ez bezala, zuzenean pistaraino jaitsi gara. Handik berriro ere, Pagomarira joateko eta, luze egingo diren azken 3 kilometroek Guardetxeko parkingeraino eraman arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau