Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 216 aldiz, jaitsita 7 aldiz
Nondik gertu: Labaien, Navarra (España)
Mikel Arrizabalagak Berrian idazten duen 'Ibilkari' sailean argitaratutako mendi kronikatik hartu dugu mendi hauetara joateko ideia. Leurtzako urtegiak Nafarroan daude kokatuak eta abiapuntua bertako aparkalekuan dago. Parajea ederra da, baita negu gorrian ere.
Aparkalekuaren alde batean, seinalea batek ibilbide ezberdinak adierazten ditu. Bertatik segituan hasiko da gorako aldapa eta seinale hori-zuriak jarraituz (oso ongi balizatua dago) basoa utzi eta mendi tontorrak ikusten diren gunera iristen da. Bertan, bidegurutzean seinale berri batek hainbat ibilbide eskainiko dizkigu (aipatu seinalea lurrean zegoen gu pasa ginen egunean). Dena den seinalerik ez dugu beharko, Soratxipi eta Bonozorrotz bistan izango ditugulako. Guk lehendabizi Soratxipi egin genuen eta ondoren Bonozorrotz. Haurrekin joanez gero, beharbada tontorrak orden horretan egitea gomendagarriagoa da.
Bestela, handik dagoen ikuskizuna ederra da begiratzen den aldera begiratuta ere.
Gailurra
Bonozorrotz-(Tontorra)
Gailurra
Soratxipi-(Tontorra)
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak