Denbora  3 ordu 45 minutu

Koordenatuak 1438

Noiz igoa 17 de octubre de 2016

Noiz egina octubre 2016

-
-
1.294 m
1.051 m
0
3,2
6,4
12,89 km

Bisitak 459, kokapena 7

Nondik gertu Regumiel de la Sierra, Castilla y León (España)

Burgoseko Quintanar de la Sierra herritik gertu, oso egoera onean dauden hainbat nekropoli ikusteko parada izan dugu. Horretarako, bertako pinudi eta harizti artean zabaltzen diren bideetan barna murgildu gara. Egurraren etxearen ondotik abiatu gara eta berehala lehen nekropolia ikusteko aukera izan dugu. Errepidea utzi eta basoan sartu gara haritzen artean marrazten den bidetik. La Cerca izenez ezaguna den ingurura heltzean, beste nekropoli txiki bat ikusi dugu. Mendiaren gandorretik, pista zabal batera iritsi gara pinudian murgilduz.
Pistatik beherantz egin dugu eta berehala San Andres eremitoriora jaisten den xendatik behera egin dugu. Errepidera itzuli eta aurrera segitu dugu Cuyacabraseko nekropoli ikusgarri ailegatu gara. Inguru ederra bezain ikusgarria. Abiapountura iristeko, GPSaren laguntzaz, borda batzuen ondotik igaro eta errepidera atera gara. Bertatik kilometro eta erdi bete ostean, eskuinera Pez Labera doan xenda hartu dugu. Labeak ikusi ondoren, Revengako ermitara jaitsi gara, abiapuntura hain zuzen ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau