-
-
615 m
502 m
0
1,4
2,8
5,63 km

Bisitak 387, kokapena 1

Nondik gertu Anuntzeta / Anúcita, País Vasco (España)

El Roble Verde kanpinetik abiatuz, Pobeseraino joan-etorria. Soroetan barrena, lehenbizi, eta Baia ibaiaren ertzetik doa bidea, ondoren.

Kanpinetik irten eta Pobesera doan A-3322 errepidean egingo dugu lehen zatia, ondoren soro arteko lur bidean sartzeko ezkerretara. Soro artetik, lehen bidegurutzean aurrera jarraituko dugu. Bigarren bidegurutzera iristean, bost bide elkartuko dira puntu horretan. Guk, bigarrena hartuko dugu eskuinera.

AP-68 errepidearen parean joango gara, baina oraindik soro arteko lurrezko bidetan. Hurrengo bidegurutzera iristean, ezkerrera hartuko dugu. Mimbredo auzora iritsiko gara AP-68 errepidea azpitik guratzatuta.

Mimbredon, “Fuente Pinto” dion bidegurutzean trenbide aldera hartuko dugu, Baia ibaia zeharkatzen duen zubirako bidean. Trenbide ondoraino joango gara, hau gurutzatu gabe.

Berriro soro artean, hemen dator ibilbideko zatirik politena. Trenbidea ezkerrean utzita, Baia ibaiaren ertzetik joango gara Pobeseraino. Ur lasaiaeko ibaia da, baina hainbat ur jauzi daude.

Pobeseko herri kaskoa; errepidearen bi aldetan banatuta dago herria. Tabernak eta jatetxeak daude bertan, itzulerarako indarrak hartzeko edo.

Trenbidea gainditzen duen zubi berdetik pasa eta iritsiko gara Pobesera.

Ver más external

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta