• argazkia Odieta - Herrien arteko xendak
  • argazkia Odieta - Herrien arteko xendak
  • argazkia Odieta - Herrien arteko xendak
  • argazkia Odieta - Herrien arteko xendak
  • argazkia Odieta - Herrien arteko xendak
  • argazkia Odieta - Herrien arteko xendak

Koordenatuak 838

Fecha de subida 10 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
676 m
484 m
0
3,4
6,8
13,6 km

Bisitak 705, kokapena 12

Nondik gertu Ciáurriz, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean Odieta ibarrera joan gara. Herrien arteko xenda balizatua egin dugu.

Ibilbide osoan panelak eta markak, laranja kolorekoak, ikus ditzazkegu.

Ibilbidea:
Ziaurritz - San Urbanoko baseliza - Gaskue - Gelbentzu - Latasa - Erripa - Gendulain - Ziaurritz.

-------------------------------------------------------------------

Geografia:

Odieta Kantabriar isuri aldeko Nafarroako bailara ezezagunenetariko bat izanen da segur aski, beharbada protagonismo osoa Baztango eta ondoan dagoen Ultzamako bailarek bereganatzen dutelako; horregatik, bailara aurkitzean, ezusteak hartzen du bidegilea, atseginez bere handitasunean.

Anozibar, Ziaurritz, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Erripa (herriburua) herriek osatzen dute merindadearen hegoaldean kokaturiko Odietako bailara.

Ultzamako bailarak mugatzen du Odieta iparraldetik, Olaibar eta Ezkabartekoek hegoaldetik, Anueko bailarak ekialdetik eta Atezkoak mendebaletik.

Ultzama ibaiak zeharkatzen du Odieta ipar-mendebaletik hego-ekialdera, eta hiru zati bereizten ditu: erdialdekoa, zelaiagoa eta ibaitik hurbilena; Anueko bailaratik eta Mediano ibaiaren arrotik bereizten duten ipar-ekialdeko mendiak; eta, hego-mendebaleko lurralde garaiena (Aldaun, 914 metro).

Natura:

Odietako bailararen eguraldia subatlantiar motakoa da. Eskualde eta eguraldi horretan ohikoa den bertako landaretza. Nafarroako eskualde hezearen barnean sartzen da, pagadiak mendialdean, 600 metrotatik gora, eta hariztiak bailararen beheko aldeetan.

Baso-berritzeak 152 hektarea hartu zituen eta batez ere Austriako larizio pinuak landatu ziren.

Odietako barrutiak dituen 2.410 hektareaetatik gutxi gorabehera erdia zuhaitzek eta basoek hartzen dute (1.149 hektarea), eta beste erdia larreen (969 hektarea) eta laborantzaren artean banatzen da, bereziki bazka, laboreak, patatak eta barazkiak, eta mahasti gutxi batzuk. Pixkanaka-pixkanaka, laborantza horiek galduz joan dira, nahiz eta herri batzuetan oraindik artoa egiten den.

Abeltzantza bere garaian oso garrantzitsua izan zen; gaur egun, berriz, esne-behiak hazten dituzten behitegi gutxi batzuk besterik ez dago. Garrantzi gutxiagokoak dira haragitarako behien, behorren eta ardien ustiategiak, bailaran zehar sakabanaturiko ehuneko batzuk bakarrik.

Erliebe hau osatzen duten substratu mineralek eta bertan izaten diren formazioek bereganatzen dute eskualde honetako interes geologikoa: bereziki flysch ozeanikoa eta kare-harrizko tuparriak, Ziaurritz eta Gaskue arteko antiklinalean ikus daitekeen bezala.

2007. urtez geroztik Odietako bailarako herri bakoitzean herriak lotzen dituzten bidexkak erakusteko panelak daude. Ikasteko eta ibiltzeko errazak dira bide horiek, ez baitute inolako zailtasunik.

Euskara:

Latasan (Odieta) jaio zen Sancho de Elso izeneko apaiz batek doktrina kristau bat idatzi zuen “gaztelaniaz eta euskaraz”, eta horri esker historian sartu zen euskaraz idatzi zuen penintsulako lehen nafarra bezala. Katixima 1561ean argitaratu zuen, eta, haren alerik aurkitu ez bada ere, liburu zerrenda baten bidez jakin daiteke, haren tituluaz gain, non eta noiz inprimatu zen.

Hortaz, Odietako bailararen ohorea da apaiz horren jaiolekua izatea. Sancho de Elso kokatzen da, horrela, bi euskal idazle aitzindarien artean, Etxepare (1545) eta Joanes de Lizarraga (1571).

Atzera egiten badugu 1904. urtera arte, Iruñeko artzapezpikutzak eginiko elizako gida bat aurkitzen dugu, non honako galdera hau egiten den: euskaraz mintzo da? Eta erantzuna baiezkoa da Anueko artzapez-barrutian. Barruti horretan Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar haranak sartzen ziren.

Irigarairi esker badakigu geroago ere, 1935ean, haran horiek guztiak euskaldunak zirela.

Odietan 1860. eta 1870. urteetan 633 biztanle zeuden, horietatik 590 biztanlek euskaraz hitz egiten zuten. Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da.

Euskararen adituek Ultzama, Basaburua Handia, Atetz, Imotz eta Anueko haranetako eta Lanzko hizkera “Ultzamako euskalkia” edo “Lizasoko aldaera” deitu izan zuten, eta Iparraldeko goinafarreraren barnean sartu.

Odieta eta Txulapaingo euskara, berriz, hil zorian dagoen hegoaldeko goinafarrera kokatuko litzateke. Duela urte batzuk euskalki hori zen zabalduena, Nafarroako mendialde, erdialde eta Pirinieoetako bailaren barrena.

Nafarroan 60eko hamarkadan izan zen industrializazioak benetako exodoa ekarri zuen herrietatik hirietako lantegietara. Herrien hustutze horrek nagusiki gazte eta emakumeengan izan zuen eragina, eta, dudarik gabe, euskarari ere eragin zion.

Baina, beste kausa batzuk ere badaude. JM Satrustegi euskararen ikertzaile eta Euskaltzainak duela urte batzuk honako adierazpenak egin zituen: “Pueden ser múltiples las causas que han provocado esta situación, pero nos atrevemos a señalar la sacudida vertebral del 36 como punto de partida negativo que provocó una serie de reacciones en cadena que, en este caso, mantienen activo su impulso demoledor”.

Odietako bailaran hiriburuak izan duen eragina oso handia izan da, jendeak hara jotzen baitu normalean. Ibar honetan gaztelaniaren aldeko hizkuntza ordezkapena errealitatea da. 1972. urteko dauten arabera, euskara 60 urtetik gorako jendearengana mugatzen zen, eta horiek ere noizean behin baizik ez zuten erabiltzen.

1935ean Odietan 677 pertsona bizi zen, horietatik euskaldunak 203 ziren; 1972. urtean, berriz, 352 biztanle zegoen, euskaldunak 37 besterik ez.

Euskaltzaindiak 1979an eginiko ikerketa soziolinguistiko batetik hartutako hitzak ekarriko ditugu orain hona: “Ultzama, Atetz eta Odietako lehenengo galera arrastoak azken gerratean nabaritzen hasten dira. Badira oraindik leku batzuk euskara gailen ageri dena. Lantzen eta Anueko haranean galera zertxobait lehenago hasi zen eta euskararen presentzia ahulagoa da (EUSKALTZAINDIA 1979:49).

Egungo garaietara etorriz, 1996 eta 2001eko zentsuetan jasotako datuak ditugu berrienak, alde batetik bi urte horietako kopuru eta proportzioak jakiteko eta, bestetik, neurtaldi batetik besterako bilakaera ikusteko. Horrela, 1996ko zentsuaren ariora, Odieta 324 lagun bizi ziren, horietatik 79 ziren euskaldunak eta 70 ia euskaldunak; gainontzekoak, 175 erdaldunak. 2001. urtean, berriz, 318 biztanle ziren Odietan, 81 euskaldun (elebidun) 75 ia euskaldunak eta, beraz, 162 erdaldunak.

Iturria: Odietako Udala (moldatua)

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 11-feb-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Ibilbide ederra.
    Odieta ibarra ezagutzeko txango paregabea.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 28-feb-2018

    Eskerrik asko Ibiltari'75!

Si quieres, puedes o esta ruta