-
-
741 m
286 m
0
5,1
10
20,36 km

Bisitak 430, kokapena 9

Nondik gertu Maya del Baztán, Navarra (España)

(EUS) Baztangoizan kokatua, 281 metroko altueran. 270 biztanle inguru ditu. Amaiur 1665ean banandu zen Baztandik, eta 1969an, hiru mende geroago, berriz ere bat egin zuen Baztanekin.
Herriaren sarreran arkua dago, herriaren ataria; herrigunearen muga adierazten du. Arkua baino lehen, XVII. mende bukaerako gurutzarria dago.
Amaiur zerbaitek berezia egiten badu, bere gaztelua da. Gaztelua, 200 gudari barne, Nafarroako Erresumaren independentzia berreskuratzeko ahaleginaren lekuko izan zen 1522an. Geroztik, euskaldunendako ikur garrantzitsua bihurtu zaigu.

Ibilbidea: luzea eta desnibel koskorrekoa, gaztelutik pasatu ondoren, Gorramendiko errepidera eramanen gaitu, Ohoinzuluetara (nonbait, lapurren zuloa omen zen toki hau garai batean). Aritzakungo PR markekin topo egin eta hauek segituko ditugu, Lizartzuko errekan barna Iruingo mendi aldera joanen gara (Iruingo Bordan, Iñaki Elizalderen "Agurra" film laburraren zai bat grabatu zuten). Kontuz ibili aitzinxeago, PRren markak alde batera utzi eta gorriak segitu beharko baititugu Aritzakungo eskolara ailegatu artio. Bertan, PR markak harrapatuko ditugu berriz. Bailara ezezaguna dugu Aritzakun, eta eskola zaharra eta frontoiaren pareta garai bateko bizitzaren lekuko dira. Nonbait, erromatarrak urre bila ibili ziren eta aztarnategien ondotik pasatu gara, bailaratik ateratzen ari garela. Kantaneko borda parean, Itzulegira ateratzea pistatik markatu dugu, baina nahi duena saia daiteke Washingtongo saihesbidea hartu eta, PR-a segituz, Otzagazteluko bordaren barna Itzulegira iritsiko baita ere. Itzulegitik, Antzabal inguruko pista segituz, Amaiurrera ordu batez iritsiko gara.

(CAST) Población de alrededor de 270 habitantes situada en el cuartel de Baztangoiza, al norte del Valle de Baztan y a una altura de 281 metros. Tras una segregación del valle de Baztan en 1665, Amaiur reingresó en Baztan en 1969. El crucero y el arco de la entrada de la localidad son testigo de innumerables fotos. Si por algo es conocida hoy en día la población de Amaiur, es por su castillo. En 1522, el castillo y unos 200 soldados fueron partícipes y testigos del intento de recuperación de la independencia del Reino de Navarra. Desde entonces, es todo un símbolo para los y las vascos.

---Recorrido: Partimos del crucero, y tras una rápida visita al castillo, caminamos entre los caseríos para ascender a Ohoinzulueta (Cueva de ladrones). Aquí, seguimos las marcas PR de Aritzakun y nos adentramos por Lizartzuko Erreka hacia el valle de Aritzakun. En el camino dejaremos Iruingo Borda, caserío en el que se grabó el cortometraje "Agurra", de Iñaki Elizalde. Al rato de haber pasado este caserío, dejaremos las marcas de la PR para seguir otras marcas rojas hasta Aritzakun, donde retomaremos la PR. La vieja escuela (hoy en día, una sociedad) y el frontón son huella de la vida que algún día tuvo el valle. Continuaremos por la PR y ascenderemos hacia Itzulegi, pasando por los restos de las minas romanas, montones de piedras llenas de musgo a un lado y al otro del sendero. Llegados a Kantaneko Borda, la PR continua por Whashingtong, pero nosotros seguiremos por la pista que nos llevará hasta el collado de Itzulegi. Desde aquí, y por un sendero que bordea Antzabal, llegaremos de nuevo a Amaiur.
43.245029,-1.438444 (Aritzakungo eskola.)
19-AGO-12 6:04:49AM
Marcelino Barbersugi. 43.255627,-1.448671 (Iruingo mendia. Aritzakun.)
13-ENE-13 13:07:32
43.230076,-1.444455 (Kantaneko Borda. Aritzakun.)
21-ABR-14 17:13:24
16-MAR-13 9:42:31
20-AGO-12 11:34:56AM
21-ABR-14 13:40:46
13-ENE-13 12:40:42
16-MAR-13 9:05:42

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta