-
-
848 m
250 m
0
4,1
8,3
16,53 km
Ikusita 7636 aldiz, jaitsita 304 aldiz
Nondik gertu: Arditurri, País Vasco (España)
Arritxulo aterpetxetik irten eta igoera xamur batetik, berehala Bianditzeko magalera hurbiltzen da ibilbidea. Bianditzeko mendi bizkarrari jarraitu, Biorsororaino jaitsi arte eta gero pistaz, Askategiko bideari lehenbizi eta Iraburuko bideari gero, Aita Donostia izeneko parajeraino. Hemen Jorge Oteizak 1959. urtean egindako eskultura aurkituko duzue.
Xabier Leterentzat leku hau berezia zen, Oteizaren eskulturan atzean dagoen idatziak esaten duen bezela eta Nafarroako eta Iparraldeko mendiei begira, Xabierri galdera hau bururatzen zitzaion:
“Txori kantazale eierrak, noizbait alde egin zenutenak, non ote zaudete kantatzen?”
Aginako mendi bizkarraren berezitasuna aspalditik dator, mairubaratzak, tumuluak eta trikuharriak milaka urteren ondoren han jarraitzen dute gure aurrekoen testigantza gisa.
Mikel Laboaren errautsak ere hemen zabaldu zituzten 2008 urtean. Lesakako lagun batek esandakoan arabera, Mikel Laboak eta bere legunak behin inguru honetara etorri eta dena lainotuta aurkitu zuten.... hemendik sortu omen zuten "gure bazterrak" abestia: https://www.youtube.com/watch?v=k341rzauQpg
Aginatik San Anton urtegiraino jaitsi eta errepidetik tarte bat egin ondoren, Aritxulegiraino igotzen da ibilbidea.
Ibilbide zoragarria!
Oiartzun-Lesaka: Euskal Herria-Basque Country

1 iruzkina
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
akarte24 c cm 21-feb-2021
Ibilbide hau egin dut egiaztatua Ikusi gehiago
Informazioa
Erraza jarraitzeko
Ingurunea
Erraza
Oso oso interesantea