Koordenatuak 1623

Fecha de subida 20 de junio de 2014

Fecha de realización junio 2014

-
-
840 m
567 m
0
3,6
7,2
14,34 km

Bisitak 2226, kokapena 55

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Aranzadik Gipuzkoako monumentu megalitikoen bilatzailean “Oiartzun estazio megalitikoa”n 18 aztarna deskribatzen baditu ere, honako txangoan horietatik 10 bisitatuko ditugu, besteak hurrengo txango batera(batzuetara)ko utzita. Gainera, beste bat ere ikusiko dugu (Errenga harrespila), Oiartzun eta Lesakaren arteko mugan kokatua, baina Nafarroako lurretan, eta Bianditz tontorrera ere hurbilduko gara.

Ibilbidea Artikutzako bidearen 12. kilometroan hasten da. Bertan estazio megalitikoaren deskribapen bat aurkitzen da. Eskuinera eginda kilometro batera Zaria I, II eta III harrespilak aurkituko ditugu. Berriro abiapuntura itzulita Kauso I eta II harrespilak bisitatu ondoren errepidetik jarraituko dugu 700 metroz ezkerrean Munerre harrespila aurkitu arte. Hemendik beste kilometro bat eginda Oianleku hegoaldea, Oianleku iparraldea eta Basate harrespilak bisitatuko ditugu. Berriro errepidera itzuli eta Bianditzeko lepoan ezkerreko aldapa hartuko dugu. Beti goraka eginda Arritxulangaña harrespila bisitatu eta hortik Bianditzeko gailurrera iritsiko gara. Azkenik Errenga harrespila bisitatu, zertxobait beherako kokatua dagoena, eta itzulera menditik egingo dugu.

Ibilbide erraza eta ikuspegi ezin hobeak eskainiko dizkiguna, eguraldiak lagunduz gero. Zenbait monumentu megalitikoak oso ikusgarriak dira, batez ere “Oianleku iparraldea” eta “Errenga”.
Guztira 4 ordutan egin daiteke.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera, guztiak harrespilak (ordenan):
1. Zaria I
2. Zaria II
3. Zaria III
4. Kauso I
5. Kauso II
6. Munerre
7. Oianleku hegoaldea
8. Oianleku iparraldea
9. Basate.
10. Arritxulangaña
11. Errenga.

Iturriak: aranzadi-zientziak.org eta kultura.ejgv.euskadi.net
Harrespila
Harrespila
BIANDITZ
Harrespila
Harrespila
Harrespila
Harrespila
Harrespila
Harrespila
ABIAPUNTUA
Harrespila
Harrespila
Harrespila

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta