Zailtasun maila   Erraza

Koordenatuak 781

Fecha de subida 1 de septiembre de 2014

Fecha de realización septiembre 2014

-
-
418 m
127 m
0
2,9
5,7
11,45 km

Bisitak 1755, kokapena 23

Nondik gertu Gurutze, País Vasco (España)

Oiartzungo Gurutze auzotik abiatzen da ibilbide hau. Algorrieta bidea jarraituz 900 metro egin ondoren eskuinean izen bereko harrespila aurkituko dugu. Bidea aurrera eginez berehala eskuinera egin beharko dugu. Aldapan gora egin eta minutu gutxira GI-3454 (Irunera Erlaitz-gainetik doana) errepidera iritsiko gara. Errepide hau 300 metroz jarraiturik eskuineko bidea hartu beharko dugu eguneko bigarren monumentu megalitikoaz gozatzeko, Egiar harrespila. Benetan ikusgarria, bai berez aberatsa eta “magikoa” delako eta bai bertatik izango ditugun ikuspegietatik ere. Donostia eta bere inguruak, Jaizkibel eta Txingudiko badia gure begien haurrean izango dira.

Errepidera itzuli ondoren beste 500 metro egin beharko ditugu bertatik eta aldapa leun batetik berriro lehengo errepidearekin topo egingo dugu. Oraingoan errepidetik atzera 350 metro egin beharko ditugu eta ezkerreko bide bat hartu, egoitza batzuetara abiatzen dena. Behin hauek utzita 500 metrotara eguneko hirugarren monumentu megalitikoa aurkituko dugu, Urkullu Txiki Egia harrespila.

Itzulera bide beretik egingo dugu, baina Astakasoro ingurura itzultzean eskuinera egin beharko dugu, ibilbideko laugarren eta azkeneko monumentu megalitikoa ikusteko, Guardiako lepoa harrespila. Hemendik aurrera ibilbideak ez du galtzerik eta gainera ez dugu berriro errepidera itzuli beharko.

Kontuz ibili:
1. Algorrieta bidea hormigoizko pista bat da eta bustita dagoenean labainkorra izan daiteke.
2. Urkullu Txiki Egia harrespilera iritsi baino lehen zakurren bat egon daiteke bertako egoitzetan.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera, guztiak harrespilak (ordenan):
1. Algorrieta.
2. Egiar.
3. Urkullu Txiki Egia.
4. Guardiako lepoa.
Iturriak: aranzadi-zientziak.org eta euskal-herria.org
  • argazkia ALGORRIETA
  • argazkia ALGORRIETA
Harrespila
  • argazkia EGIAR
  • argazkia EGIAR
  • argazkia EGIAR
  • argazkia EGIAR
Harrespila
  • argazkia GUARDIAKO LEPOA
  • argazkia GUARDIAKO LEPOA
  • argazkia GUARDIAKO LEPOA
Harrespila
  • argazkia ABIAPUNTUA
  • argazkia ABIAPUNTUA
ABIAPUNTUA
  • argazkia URKULLU TXIKI EGIA
  • argazkia URKULLU TXIKI EGIA
Harrespila

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta