Koordenatuak 831

Fecha de subida 7 de septiembre de 2014

Fecha de realización septiembre 2014

-
-
449 m
31 m
0
3,1
6,2
12,46 km

Bisitak 1483, kokapena 27

Nondik gertu Altzibar, País Vasco (España)

Ibilbide honekin Aranzadik “Oiartzun estazio megalitikoa”n kokatzen dituen azkeneko lau megalitoak bisitatu ahal izango ditugu. Ibilbide zirkularra da.

Oiartzungo Altzibar auzotik abiatuta Zokolo bidea jarraituko dugu 500 metroz, bidegurutzean “Goiko-Etxe” jatetxera doan Gainzabal bidea jarraituz. Hemendik kilometro batera gure ezkerrean lehenengo megalitoa bisitatu ahal izango dugu, Gainzabal trikuharria. Baserri batzuen ondotik pasa ondoren, oraingoan mendiko pista bat jarraituz, Arritxurieta mendirantz jarraituko dugu, bertako bi megalitoak ikusteko. Lehenengoa, Arritxurieta harrespila, bidearen ezkerrean kokatzen da. Bigarrena, Arriturietako gaina harrespila, tontorrean bertan.

Azkeneko megalitoa bisitatzeko Arritxurieta mendia jaitsi hego-mendebalderantz, Artikutzara doan errepidea gurutzatu eta Sorondo bidea hartuko dugu, berehala eskuinera egiteko Elorrita mendira igotzeko. Bere tontorrean azkeneko megalitoa aurkituko dugu, Elorritako gaina harrespila.

Altzibar auzora itzultzeko ipar-mendebaldera egingo dugu berriro Sorondo bidea jarraitzeko. Azkenik Artikutzara doan errepidea jarraituz abiapuntura iritsiko gara.

Kontuz: Azkeneko 1,5 kilometro errepidetik egin behar da eta. Espaloi edo bazterbiderik ez dago.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera (ordenan):
1. Gainzabal: Trikuharria.
2. Arritxurieta: Harrespila.
3. Arritxurietako gaina: Harrespila.
4. Elorritako gaina: Harrespila.

Iturria: aranzadi-zientziak.org
Abiapuntua
Harrespila
Harrespila
Harrespila
Trikuharria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta