Denbora  5 ordu 17 minutu

Koordenatuak 1172

Noiz igoa 28 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
435 m
-28 m
0
3,4
6,7
13,47 km

Bisitak 19, kokapena 2

Nondik gertu Altzibar, País Vasco (España)

Irteera Oiartzungo Errekarte eremutik. Bidegorria hartu ondoren, handik gutxira eskuina hartu eta igoera piko bati helduko diogu, Goikoetxea baserrirantz. Aurrera jarraituko dugu igoerako joera duen eremu lautik, eta ezkerrera dugu lehenengo mairubaratza -trikuharria- Gainzabal.
Aurrera egingo dugu hormigoizko pistatik eta bidegurutzean, eskuinera hartuko Bidebietara heldu arte. Artaso iturrira aldera metro batzuk egin ostean, ezkerreko bidera joko dugu eta ondoren malda gogor batetik eskuinera. Zuhaitz eta sasi artetik doa bidezidorra zelaigune batera heldu arte. Hemendik gora Arritxurietagaina dugu, eta tontorrerako bidean cromlech bat. Tontorrean gaude, eta bertatik Zaldinzarre eta Emieta baserriak ditugu begibistan -beherago daude Madarimotza, Madarimotza borda eta Zaldinberri-, Aiako Harria eta bueltako mendiekin batera.
Azken zatia baino ez zaigu falta. Horretarako Sorondo aldera jo behar dugu, aurretik Azkorrin eta Urzelaieta baserri ondotik pasako gara. Sorondoko aparkalekutik gora joango gara Elorrietako kaskora, azkeneko mairubaratzara.
Hortik behera joko dugu Iturriotzetik Ozentziora doan pistarekin bat egitera. Altza, Altza Berri eta Matxillanda pasa ostean, ezkerrera hartuko dugu eta bertatik Iturriotzera jaitsi eta handik bidegorritik barrena etxera.
Waypoint

Bidegorria

Waypoint

Eskuinera

Waypoint

Maldan gora

hondakin arkeologikoak

Gainzabal trikuharria

Gainzabal trikuharriaren azpialdean, eskuinera Eizagirre baserria dugu. Pistatik jarraituz, ezkerrera Ibarburu baserria, aspaldian hutsik, eta Ibarburu Txikiko etxe berria.
Waypoint

Eskuinera

Pistatik behera jarraituz, bidegurutzean, eskuinera hartu behar da, Zuloaga Txipiko Borda aldera. Ezkerretik Ergoien auzora joaten da. Aurrera jarraituz gero, Olatzene azpitik, Aristiburu pasa eta Pullegi parajera.
Intersection

Ezkerrera (Bidebieta edo 'biraita')

Hemen, Bidebieta izeneko puntuan, bat egiten dute Karrika auzotik datorren bideak eta gure ibilbideak.
Waypoint

Ezkerrera

Artasoko bidea utziko dugu Bidebietatik metro gutxira eta ezkerrera joko dugu.
Waypoint

Eskuinera

Waypoint

Gora

hondakin arkeologikoak

Arritxurietako gaina

Arritxurietakoa mairubaratza edo cromlecha da
Waypoint

Urzelaieta baserria eta ingurua

Waypoint

Sorondo

Gune garrantzitsua da inguru honetan. Baserri hau orain dela urte batzuk taberna ere bazen eta mendizale eta artzainak elkartzen ziren hamaiketakoa egiteko.
hondakin arkeologikoak

Elorritako gaina

Azkeneko mairubaratza da hau.
Waypoint

Matxillanda

Baserri hau pasa ondoren ezkerrera hartuko dugu, Iturriotz aldera
Waypoint

Ezkerrera

Hemendik Iturriotzera
fuente

Iturria

Iturriotzera heldu aurretik dago iturria
Waypoint

Iturriotz

Waypoint

Bidegorria

Iturriotzetik eta etxera bueltan, berriro bidegorrian sartuko gara

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau