Denbora  4 ordu 38 minutu

Koordenatuak 996

Noiz igoa 29 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
415 m
133 m
0
2,9
5,7
11,41 km

Bisitak 6, kokapena 0

Nondik gertu Gurutze, País Vasco (España)

Oraingo honetan Gurutze auzotik abiatuko gara eta Algorrieta izango da lehenengo interesgunea. Hormigoizko pista utzi eta eskuin aldera egingo dugu Pikoketara doan bidera heltzeko, Ameztoieta baserriaren gainaldean hain zuzen ere. Hemendik gora jarraitu eta nire uste apalean -niri horrela iruditzen baitzait- Oiartzungo mairubaratz gune interesgarrienera helduko gara, Egiarrera. Zazpi mairubaratzez osaturik dago, eta horietako batean zutarri bat ere badago. Oso ederra benetan.
Atzera egin eta errepidez egingo ditugu zenbait pauso lehen aipatutako Pikoketa aldera doan kaminotik. Gorrinzulo Zaharraren ondotik gora ekingo diogu bideari eta Baltzaitzeko muinora heldu. Jaitsi eta Urkullu Txiki Egira joango gara.
Gurutzerako bidean berriro, Guardiko Lepotik pasa behar dugu. Hau da azkenengo mairubaratza. Aipagarria lepo honetatik dagoen ikusmira. Bertatik bertara daude Hondarribia, Hendaia, Jaizkibel. Urrutixeago Donostia aldea.
Berriro Ameztoietara jaitsi gara eta etorritako bidetik egin beharrean, errepidez kilometro bat inguru eginez, Babiloniatik pasa gara, 1936ko guda ostean preso hartutako hainbat gudari egon ziren hor kanpalekuan behartutako lanak egiten (Trabajadoreak izenekoak. Gaur egun ez dago garai bateko barrakoirik), eta hortik argindar zentralaren ondotik eskuinera hartuta, Gurutzera jaitsi gara berriro.
Oharra: Ibilbide hau ordu erdi edo hiru ordu laurden gutxiagotan egin daiteke. Eguraldi ederra zegoen eta kamomila biltzen aritu ginen
ibilbideko 1. mairubaratza da hau.
Gurutzetik abiatutako bideak honaino ekarri gaitu, Pikoketara eta Ingelesaren gaztelura doan errepidera.
Aurretik aipatu dugun moduan, mairubaratz multzorik ederrena da hau inolako dudarik gabe.
Egiarrera joan aurretiko informazioa dago jarrita. Zikinduta daude panelak pinturarekin. Hori egin duen majaderoak hobe zukeen Egiarko mairubaratzei begira egin balitz bost minutu.
Azkeneko mairubaratzaren bidean dago baserri hau.
Azkeneko mairubaratza. Oso politak dira bertatik ikusten diren paisaiak.
Errepidea utzi eta gune honetan ezkerrera hartuko dugu Gurutzera jaisteko.
Eskuinera hartzeko gunean karobia dago. Garai batean baserrian erabiltzeko (etxea margotzeko, lurrarentzat...) karea egiten zen. Kareharriak pilatu, su eman eta desegin egiten ziren eta utzitako hauts zuria erabiltzen zen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau