Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 544

Fecha de subida 28 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
924 m
154 m
0
3,2
6,5
12,96 km

Bisitak 207, kokapena 20

Nondik gertu Leispars, Nouvelle-Aquitaine (France)

Bagorritik abiatu eta GR-10aren bide-seinale zurigorriak jarraituz aldapan gora jarri gara. Hasieran asfaltotik, baina berehala hau utzi eta mendiko pista zabaletik basoan eta belazeetan zehar gorantz egin dugu. Errepidera igotzean, GR 10 berriaren seinaleak ezkerrera utzi eta eskuinetik, GR 10 zaharra igotzen zen lurrezko pistatik aurrera egin dugu. Berehala errepidera atera eta bertatik bete dugu bidearen hurrengo zatia. Bihurgune batetik ateratzean, gora begiratu eta han ikusi dugu kapera. Ezker aldetik ateratzen den malda pikoari ekin diogu Oilarandoiko kaperaren ondora iritsi arte.
Talaia zoragarri honetatik dagoen ikuspegi zabala zoragarria da: Adartza, Iparla, Jara, Auza... mendiak gertu eta urrutiago Orhi, Iratiko mendiak eta hauen atzean Pirinioetako mendi garaiak. Beherantz begiratuz gero, Donibane Garaziko ibarra bere osotasunean eta Baigorri eta Irulegiko lurrak gertu.
Kapera polit honetan hamaiketakoa egin eta argazki gutxi batzuk atera eta gero, Ahartza leporantz jaisten hasi gara belardian zehar. Lepora iristean, ezker aldetik datorren GR 10 berriaren markak bilatu ditugu. Bide balizatua mendiaren magalean marrazten da eta erraz jaitsi gara errepideraino. Puntu honetan, igotzeko erabili dugun bidea jarraitu dugu herrigunerainio jaisteko. Herriari tzuli txiki bat eman diogu eta besteaak beste, bertako Doneztebe eliza, Etxauzko gaztelua eta zubi erromatarra ikusteko parada izan dugu.
  • argazkia Baigorri
Baigorri
  • argazkia GR 10 (zaharra)
GR 10 (zaharra)
  • argazkia Oilarandoi
Oilarandoi
  • argazkia Ahartza lepoa
Ahartza lepoa
  • argazkia GR 10 (berria)
GR 10 (berria)
  • argazkia Doneztebe eliza
Doneztebe eliza
  • argazkia Etxauzko gaztelua
Etxauzko gaztelua
  • argazkia Erromatar zubia
Erromatar zubia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta