-
-
845 m
457 m
0
5,7
11
22,68 km
Ikusita 45 aldiz, jaitsita 4 aldiz
Nondik gertu: Gasteiz / Vitoria, País Vasco (España)
San Martin auzotik aterata, Gasteizko Hiribidea zeharkaturik, Batan erreka ertzetik aurre eginik, Adurtza aldera helduko gara, eta futbol zelaiaren ondotik Olarizuko Dehesa etxera joko dugu jardin Botanikoak ezkerrera ditugula. Olarizuko tontorrerako malda pikoa egiten da bukaera aldera, kontuan izanik ordu arte lauan etorri garela. Aurrera egingo dugu, gurutze inguruko jendea utzita, Gaztelura heltzeko. Herria zeharkaturik berehala hartuko dugu ezkerreko bidezidorra eta gora egin Kuruzmendi edo Alto de la Cruzeraino. Antena faltarik ez dago Gasteizko mendi inguruetan eta hemen bi handi ditugu 100 metrotan. Lendizganarako igoera berehala dugu, jaitsiera txiki baten ostean. Handik behera Lendizko larre zabal amaigabeak. Mendiolara abiatu aurretik, harripila tontortzat duen Alto del Hayedotik pasako gara. Hemendik aurrerako bidea pistaz egingo dugu.
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak