pagotxa
54 7 17

Koordenatuak 878

Fecha de subida 21 de abril de 2014

Fecha de realización abril 2014

-
-
334 m
184 m
0
1,7
3,3
6,7 km

Bisitak 1217, kokapena 23

Nondik gertu Olatz, País Vasco (España)

Ibilbide hau egiteko Mutrikuko Olatz auzora (1) joan behar dugu, San Isidro Eliza dagoen erdigunera, hain zuzen ere. Bertatik, ipar-ekialdera abiatuko gara, auzora joaten den errepidea eskuinera utziz, lehen bidegurutzera heldu arte. Bidegurutzean aurrera jarraitu ezkero, bueltatzeko erabiliko dugun bidea dago, beraz, ezkerretara hartuta, Apategizar baserria joaten den asfaltozko pista hartuko dugu. Baserria eskuinetik inguratuta, pinudi batean sartzen den bidea dago, aldapan gora eramaten gaituena. Horrela Letegaña mendiaren ekialdeko magaletik igaroko gara haritz (2) handi bat dagoen bidegurutze batera ailegatu arte. Hemen, eskuineko bidetik aurrera, artadi bat zeharkatuko dugu, Ziñoa baserria eta bere karobia (3-4) ikusi arte. Hortik aurrea bideak gora egiten du berriz ere, artadiaren barrena (5), tartean karst paisaiaren elementuak agerian utziz (6). Aurrerago harrobi industrial (7) bat ikusiko dugu eta, kartelari kasu eginez, Mendibeltz baserrietara doan bidetik jarraituko dugu. Bidean beste karobi bat ikusiko dugu (8), San Blas ingurura heltzeko. Hemendik ikusten diren kostaldearen bistak paregabeak dira. Aldapan behera, asfalto gainetik, Eguzkitza baserritik (9) igaro eta Olatz auzora igotzen den errepidera aterako gara. Kontuz, beraz, hurrengo kilometroan, errepidearen bazterretik joan eta bidean ikusiko dituzun arteaz gozatu (10). Arno ganadutegia ikusi eta errepidea utziko dugu, ezkerretik. Bideak zezenak dauden lurrak (11) igarotzen du eta gurdibideak banatzen diren gurutze batean, eskuinetara aldapan behera dagoena hartu behar dugu. Berriz ere errepidera atera baino lehen Arrikruzeko hilarria (12) dago. Errepidea aurkitu eta pasako dugu, Donejakue bidea balizatzen duen seinalea jarraituz, auzoko plazan bukatzeko. Azken tarte honetan dauden dolinak ikusgarriak dira.
Sakabanatutako baserriak osatutako auzoa da Olatz, erdigunean eliza eta tabernak dituena.
Bidegurutzean dagoen haritz hau ikusgarria da.
Karobia Ziñoa baserriaren elementu garrantzitsua izan da XIX. mendeko hasieratik. Karobiaz gain, zerralekua, tolarea eta ogia egiteko labea omen zeuzkan baserriak
Ziñoa baserria oso isolatuta egon da duela gutxi arte.
Artadia oso handia ez bada ere, paseatzeko oso atsegina da.
Urak ederki landu du haitzen azala.
Inguru honen harriak oso preziatuak dira eta harrobi asko dago.
Karobietan baserrietan ezinbestekoa zen karea lortzen zuten, ongarri moduan ibiltzeko, ukuiluak desinfektatzeko, eraikinak altxatzeko,…
Eguzkitza baserria 1759 urtekoa da.
Abeletxe baserri ondoko artea ikaragarria da.
Hemen hasten diren zezenak sokamuturretan oso ezagunak dira. Zorionez, hesi baten beste aldean ikusiko dituzu.
Harri honen jatorria eta esanahia ezezaguna da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta