-
-
953 m
244 m
0
4,4
8,8
17,58 km

Bisitak 1108, kokapena 22

Nondik gertu Oñati, País Vasco (España)

Oñatin hasita, Olabarrieta auzo aldera joango gara (Lizar-etxe jatetxearen bidetik), behin Olabarrietan , erdi aldean Auzo elkartearen ondoan irteten den pistatik gora egingo dugu .Zeriaga baserri ondotik pasa eta zementuzko pistatik jarraituko dugu Bidegurutze nabarmen bat ikusi arte, eskerretik zementuzko pista eta eskuman zementu gabekoa, azken hau jarraituko dugu, Errekue leporaino, (txabola), bertan nabarmen ezkerrerantz hartuko dugu, eta Gainzabal igoko dugu, jarraian Santikurtz bide gurutze arte, hemendik aurrera Gorosti mendi (Legazpiko Gurutzea edo Gorostiaga deitua ere) aurrean edukiko dugu, adi Gps ari jarraituko diogu hurrengo gurutzetan ez galtzeko, Gorosti-mendi tontorrera heldu aurretik pista handi batetara helduko gara, bera jarraituz tontorrera joan leike baina guk zuzen jarraituko dugu gorantz doan senda batetik tontorrera iritsi arte.
Gorosti menditik Arranoaitzera bidea gain, gain doa eta Jentiletxe eta Oregi tontorrak garaituko dugu Arranoaitzera heldu aurretik. Behin Arranoaitzen beherantz hasiko gara nabarmen, txabola batzuk atzean itxiko ditugu eta Koroso baserrira heltzen garenean berriz hasiko da zementuzko pista, eta beherantz jarraituko dugu Bide gurutz bat arte, bertan bidegurutzean Sarramendiko eskola zaharra ikusiko dugu. Hemen zementozko pista itxiko dugu eta eskola parean pinudian eta beherantz doan bidetik joango gara, Antzuolas Beitiko baserrira heldu arte, bide nabarmena da baina GPSari adi egotea komeni.
Behin Antzuolas Beitin, (iturria dago), ibilbidearen azken zatiari helduko diogu. Baserriaren ate printzipalaren aurrean eta zelaian behera eginez hasten den bide bat jarraitu behar dugu, bidea samurra da baina pittin bat galduta dago hasiera honetan, beheratxoago pista bihurtuz (GPSa begiratu), ia denbora guztian Arranoaitz erreka ondoan doa, azkeenan Larraña auzoko lehenengo baserrira helduko gara eta berriz ere zementuzko pista hasiko da, pista jarraituz Oñatiko Errekalde auzora helduko gara, eta bertatik hasierako puntura ibilbidea bukatuz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau