Jaitsi

Distantzia

11,83 km

Desnibel positiboa

341 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

341 m

Gehieneko garaiera

753 m

Trailrank

32

Gutxieneko garaiera

569 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Orbaibarreko ermitak
  • argazkia Orbaibarreko ermitak
  • argazkia Orbaibarreko ermitak

Koordenatuak

757

Noiz igoa

27 de marzo de 2018

Noiz egina

marzo 2018

Eguraldia

Aholku bikaina zure kanporako material eta jantziak aukeratzen laguntzeko!

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Eguraldia Eguraldia
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
753 m
569 m
11,83 km

Ikusita 423 aldiz, jaitsita 17 aldiz

Nondik gertu: Solchaga, Navarra (España)

Orbaibarreko 5 ermita lotu ditugu ibilbide honekin. Soltxaga herritik abiatu eta Mairaga erreka gainditu ostean, Arrazubiko ermitara heldu gara. Bisitatu eta gero, errepidera atera eta kilometro pasatxo bete dugu Etxanoko San Pedro ermita bikainaren ondora heltzeko. Ermitak dituen xehetasun guztiak aztertu eta maldan gora jarri gara ermitaren atzetik ateratzen den bidetik. Sakanatik gora La Carbonera pinudian murgildu, ataka bat igaro eta zereal lurren ertzetik pista zabal batera iritsi gara. berehala jaitsi gara Artariain herrian dagoen Santa Luzia ermita txikiaren ondora.
Ermitatik bertatik zereallurretan sartu eta gorantz doan pista hartu dugu. Bide zabal hau zereal-lur sail batean amaitzen da eta honen eskuinetik doan bidea hartu dugu berriro zereallurretan murgilduz. Zona honetan erraza da galtzea eta erne ibili beharra dago. Zereal lurra zeharkatu eta hinen ezkerretik ateratzen den xenda batek pista zabal batera eraman gaitu. Bertatik segituz, berehala ezker aldetik beste pista piko bat atera zaigu eta bertatik igoz Gurutze Santuaren ermitara igo gara. Hauxe da ibilbidean irekita aurkituko dugun ermita bakarra.
Bertan dagoen pista zabaletik beheranzko bidea hartu dugu eta lehen errebueltara heltzean zalantza sortu zaigu. Soltxagara itzuli gintezkeen pistatik barrena, baina azkenean Eristaingo eliza ederra bisitatu nahi genuen eta basoan murgildu gara maldan behera ia ikusgaitz den xenda bilatuz eta segituz. Erne hemen! Altuera galdu eta berehala bideak eskuinera egin du eta bertatik aurrera segituz, berriro zereallu baten ondora iritsi gara. Honen ertzetik beste batera iritsi gara eta hau atzean utzi eta gero, pista zabal eta erosoak Eristaingo ermita bikainaren ondora heldu gara.
Soltxaga herria gertu ikusi dugu eta erraz heldu gara .
Bidegunea

Soltxaga

Bidegunea

Mairaga erreka

Bidegunea

Arrazubiko Andra Mariaren ermita

Bidegunea

Etxanoko San Pedro ermita

Bidegunea

Santa Luzia ermita

Bidegunea

Gurutze Santuaren ermita

Bidegunea

Eristaingo ermita

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau