Denbora  7 ordu 8 minutu

Koordenatuak 4385

Fecha de subida 23 de febrero de 2014

Fecha de realización febrero 2014

-
-
876 m
198 m
0
5,7
11
22,75 km

Bisitak 1541, kokapena 33

Nondik gertu Orexa, País Vasco (España)

Egunpasa eder bat egiteko ibilbide egokia.

Aldapa pare bat gogor antzekoak badira ere, ibilbidea berez ez da oso gogorra.

Ulizar ondoren hainbat tontor igo ditut baina nahiko ez bazenu hori egin, lasai asko pista jarraitu besterik ez duzu.

Ikusmira bikaineko ibilbidea dugu hau: Erniozabal, Aralar, Aizkorri, Leitzaldea,...
Lizartza gainean geratzen zaigu mendi-bizkar luze hau. Trikuharri bat dauka, baina ez naiz bertaraino iritsi. Gaikaldetik dituen haitzetaraino bakarrik iritsi naiz.
Ulizartikan jaitsitakoan ataka zabal bat dugu. Hura gurutzatu eta berriro Gipuzkoako lurretan sartuko gara. Bidetik aurrera jarraituta Aresora jaitsiko ginateke.
Ulizar mendiaren jarraiko tontorra Berastegi aldera joanda. Igoera motza eta arina.
Orexa gainean dagoen mendia, Ulitik oso gertu.
Gorriti bidean dugu mendi eder hau. Zerbait berezia ospatuko da leku horretan (Urte Zahar gauan ? ) bertan aurkitutako orria irakurrita... "Museo" izenez ere ezaguna da mendi hau.
Ibilaldiaren abiapuntu eta amaiera. Herriko seme ospetsua: NIKOLAS ORMAETXEA "ORIXE" (Orexa 1888 - Añorga 1961), Euzkadi egunkarian hasi zen idazten, eta asko landu zituen literatur kritika eta itzulpena. Prosazko lanetan Santa Kruz apaiza narrazioa, Jainkoaren bila saiakera, eta oroitzapenetan oinarrituriko Quiton arrebarekin ditu ezagunenak. Obra poetikoa "Eusko Olerkiak" Euskaltzaleak. Donostia, 1933 "Barne- Muinetan " Itxaropena. Zarautz, 1934 "Euskaldunak " Itxaropena. Zarautz, 1950 "Euskaldunak poema eta olerki guztiak" Auñamendi, 1972 "Idazlan guztiak, I, Sorkuntzazkoak" Etor, 1991 Orexako historia: Erdi Aroan Tolosaldeko herrixka guztiek egin moduan, 1374.urtean Orexako auzokoek Tolosak bermatzen zuen babesa ontzat eman hartu eta hiri horrekin egin zuten bat. Batasun honi esker, garai hartako Handikiek sor ziezaizkieten kalteak saihestu nahi izan zituzten orexatarrek. Horretarako, Tolosako alkatearen esku utzi zuten bertakoak epaitzeko gaitasuna. Era berean, Tolosako arauldia hadi batean beraganatzen zuten. Orexak, baina, bere burua gobernatzeko ahalmena gordetzen zuen. Urtarrillaren baten, adibidez, alkatea eta bi errejidore hautatzen zituen urtero, hautaketa hau Tolosako alkateak berresten zuelarik. Herriko kontuak udal diruzaintzaren ardura ziren, beti Orexako seme batena alegia. Herriko mugak ere ez ziren desagertu. Hau da, Tolosak ez zuen inoiz Orexako lurra irentsi. Orexako kontzejuaren eginbeharrak ere, auzokoen esku gelditu ziren. Eginbehar hauen artean, herria ondo hornitzea zegoen: ardoz, sagardoz, olioz,... Baita herriko ondarea kudeatzen ere: errotak, Unsalu etxea, basoak,... Orokorrean, herritarren behar oro asetzen zirela bermatu behar zen. Beraz, Orexako bilakaera bailarako edozein herri bezalakoa agertzen zaigu. Agian, berezitasun gisara, bi jai aipa daitezke. Bata, urteko kontuak aurkezterakoan orduko diruzainaren etxean ospatzen zena. Bestea, corpus egunekoa, udalak koplakari eta dena kontratatzen zuen-eta. Dena den, Tolosa eta Orexaren arteko lotura eskualdeko gainontzeko herriek izan zutena baino luzeagoa izan zen. Hamazazpigarren mendean Tolosak hartutako hainbat erabakiren aurka azaldu arren,1850. urtera arte Tolosako alkateak jarraitu zuen orexatarrek egiten zituzten hauteskundeak onesten. 1852.urtetik aurrera, berriz, Orexa erabat burujabe bilakatzen da, ahalmen eskualdaketa ospatzeari utzi zion eta. ( Udaletxeko web orritik hartua )
Urkitaren hegoaldeko tontortxoa.
Aldamuño izenez ere ezaguna. Aterpe gainean, jarraitu dudan bidea ez da garbiegia, ote eta larra tartetik pasatzeko modukoa izan arren. Jaisteko erabili dudan bidetik igotzea egokiago iruditzen zait.
Aterpe eta atsedenleku egokiak. Aterpeak beheko-sua eta ohe txukunak eta egokiak ditu. Kanpoan mahaiak eta iturri bat daude. Iturriak gaur ez zuen urik ematen. Harrigarria.
Inguruko mendirik garaiena. Gailurrean zuhaitzik ez duenez, ikuspegi bikaina eskaintzen du Tolosaldera zein Leitzaldera.
Ulizarretik oso gertu dago tontor hau. Zuhaitz asko zuen erorita eta horrek ibiltzea zertxobait oztopatu dit.
Edozein tokitatik igota ere, aldapa gogorrak ditu gailurrera iritsi aurretik, oso luzeak izan ez arren. Buzoitik Musaio bidea hartzen dugunean kresterio hestu batetik pasa behar da. Poliki pasata ez da arriskutsua, aereo antzekoa bada ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta