-
-
172 m
-3 m
0
2,9
5,8
11,64 km

Bisitak 1138, kokapena 20

Nondik gertu Dike, País Vasco (España)

Ibilbidea Oriotik hasi dugu. Oriotik Txurrukarako bidea goiko bide zaharretik egin dugu. Bide honetatik Orioko herriaren ikuspegi osoa dugu goikaldetik.
Txurrukatik Zarautzko goiko kanpinerako bidea ormigoizko errepide batetik doa. Hemen ikusiko ditugu ibilbideko lehen txakolin mahastiak.
Kanpinetik inguruetatik, Zarautzko eta Mollarriko ikuspegiez gozatu eta gero. Iñurritzako ahora daraman bidexka hartu dugu beheruntz.
Zarautz osoa zeharkatuaz uretan surfista mordoa ikus daiteke olatu artean.
Zarautz osoa malekoitik zeharkatu ondoren, Aiten-etxe atzekaldetik doan bidexkatik Santa Barbaraino igo gara.
Zarautzen ikuspegi zoragarria hemendik.
Eta azken zatia txakolin mahasti artean egin dugu Getariaraino. Zoritxarrez ilun xamar genuen eta ezin izan genuen mahastien edertasunaz gozatu. baina ederra da itxaso gainean mahasti horiek ikustea.
Txango polita da. Itxaso aldera ikuspegi oso politak dituena.
Oriotik getariaraino 2ordu eta erdi inguru egin dugu, bixi xamar joanda.
Bueltako buidea autobusez egin daiteke.

Ondo pasa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta