Denbora  4 ordu 36 minutu

Koordenatuak 1786

Fecha de subida 28 de diciembre de 2018

Fecha de realización diciembre 2018

-
-
1.164 m
634 m
0
3,6
7,2
14,31 km

Bisitak 32, kokapena 1

Nondik gertu Muruarte de Reta, Navarra (España)

Gaurko sarreran Iruñerriako Hegoaldeko mendietan zehar buruturiko ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Carrascaleko edo Artederretako eskalada eskolako aparkalekutik abiaturik, Itzula, Orrontz, Orranaundi edo Artederreta/Carrascal eta Bagadigorri edo Alaitz mendietako tontorretatik igaroz eremu eder hau ezagutzeko beta eskaintzen duena.

14 kilometro pasatxo eta 700 metrotik gorako altuera metatutako txango erraza.



Ibilbidea eta altimetria







Artederretako aparkalekuan kotxea utzi eta egunsentiarekin batera ibiltzen hasiko naiz berriz ere.















Goizeko aurren argiak, Artederreta edo Carrascaleko hormen artean igarotzean ikusiko ditutu. Tartean igarotzen den pistatik gorat joan beharra dudalako.

Kilometro baino apur bat gehiagora, bihurgune batetan abiatuko da bidea. Ezkerretik pista nagusia utzi eta artederren edo karrasken artean ibiltzeko.















Bidea ezkerretik jarraitu beharko da, topatuko dudan aurren bidegurutzean, beti ere Orrontz mendiko magaletara hurbiltzeko.











Bideak gorat egiten du Orrontzeko haitzetara hurbiltzen delarik.











Momentu batean hesi bat gainditu beharko da.







Orrontzeko tontorra ikusgai izango dugu, eta momentu batean ezkerretik hara doan bidea ere ikusiko da, baina gaurkoan ez naiz hemendik joango.







 Harantxo batetara iristean, zuzenean jarraitu ordez, eskuinetik desbideratuko naiz, basoan sartuz, Itzula mendira igo ahal izateko.







Itzula mendiko magaletan, basoaren goiko alderaino igoko naiz. Basotik irtetean belar eta sastrakak topatuko ditur, azkenengo metroak burutzea apur bat zailtzen dutelarik.











Itzula mendiko tontorra pinadi baten aldamenean dago eta ez du buzoirik, soilik harri metatu batzuk adierazten dute altuerarik garaiena. Hala ere Orrontz, Orraunandi eta Pirinioetako ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, Elo mendiaren gibelean. Lizarra aldeko ikuspegia ere paregabea da.



























 Codeseko mendilerroa



 Orraunandi



 Orrontz



 Elomendi



 Orhy mendia





Mendi erpinetik jaitsi eta basoan zuzenean sartuz, haranera bideratuko naiz.


GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/itzula-orrontz-orranaundicarrascal-eta.html
Tontor bat.
Bertze tontorra.
Carrascaleko eskalada eskolaren aldamenean dagoen aparkalekuan dago gaurko txangoaren hasiera.
Harnatxora iritsi eta bidegurutze honetan zuzen jarraitu.
Bidegurutze hau Orrontz eta Orronaundi mendien artean dago. Orrontzera igotzeko ezkerretik egin eta itzultzean hobe da aurreko bidegurutzea bueltatzea eta ez zuzen jarraitze. Bidea galdu egiten da ezpelez eta sasiz beterik dagoelako.
Alaitz edo Bagadigorri mendiko tontorra.
Pista nagusia puntu honetan utzi ezkerretik arteen barna abiatzen den bidexka hartuz.
Ezkerretik jarraitu. Eskuinetik berriz pistara aterako bai ginen.
Bide nagusia utziko dugu lautadatxora iristerakoan. Basoan sartu eta Itzula mendiko magaletan barneratuz.
Basotik irten eta urmaeltxo bat ikusgai dago, ezkerretara sakonunera bideratu.
Sakonunea ezkerretik inguratuz bide bat ikusgai dugu. Gero berriz ere puntu honetara bueltatuko gara.
Pistara irten eta eskuinetik jarraitu beharko da.
Bidegurutze honetan eskuineko pista jarraitu Carrascalera iristeko.
Igoerako bidearen erdian hesi bat gainditu beharko dugu ataka batetatik.
Pistan bertze hesi hau gainditu beharko dugu atakatik.
Itzula mendiako tontorra.
Orranaundi mendia.
Orrontz mendia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta