Denbora  3 ordu 41 minutu

Koordenatuak 1095

Fecha de subida 10 de abril de 2018

Fecha de realización abril 2018

-
-
694 m
561 m
0
2,1
4,2
8,48 km

Bisitak 132, kokapena 3

Nondik gertu Alcubierre, Aragón (España)

Gaur aurkeztuko dizuedan ibilbidea gure garaikideko historiarekin lotura zuzena du. Gerra Zibilaren aztarnak bisitatuko ditugu, Aragoiko frontea, Monegrosen izandako frontearen lubakiak bisitatzeko beta eskaintzen dizuedalarik.

Alcubierre eta Leciñena artean, 1936. urteko urriaren erdi alderako fronte hau finkatu egin zen eta 20 hilabetez mugimendu gehiegirik gabe mantendu izan zen, Frankoren armadak 1938. urteko martxoaren 25etik aurrera garaitzea lortu zuen arte, Mediterraneorako bidean.

Ia bi urteko epe horretan, Hueska eta Zaragoza elkartzen zituen errepide baten inguruan gatazka tarteak eta etengabeko behaketak tartekatu izan ziren. Errepide estrategiko honen mendatearen inguruan muino gutxi batzuk, Nazionalen esku gelditu ziren, gainontzekoak aldiz Errepublikazale edo legalitatearekin bat egiten zutenen eskuetan zirautelarik. Frontea elkarrengadik arras gertu izaten zen maiz eta horrek eragin izan zuen lubaki eta horiekin batera eraikin militar mota ezberdinak sortzea.

Monegrosetako mendizerra honetan historia latsaren pasarte hauetara hurbiltzeko aukera ezin hobea izango dugu. Tres Huegas inguruan Nazionalen lubaki eta aterpe ezberdinak bisitatuz eta ondoren Orwell ibilbidea edo rutan, Errepublikazaleenak bisitatuz.



Ibilbidea eta altimetria.









Ibilbidearen hasiera San Simon oroigarriaren azpian dagoen aparkelekuan dago. Hara iristeko A-129a jarraitu eta mendatearen goiko aldera iritsi baino apur bat lehenago  eskuin aldetik abiatzen den errepidetxora pasa. 33,5 km, (Alcubierretik Zaragozako norantzan, bertzela mendatea garaitu eta segituan ezkerretik irten). Errepidearen bukaeran dugu aparkalekua.



 Aparkalekutik San Simon kokalekua.



 Gune honen egoera estrategikoaren isla ditugu argazki hauek. Alde batera begiraturik Pirinioak eta Huesca ingurua menperatzen dira eta bertze aldera begiratuz Zaragoza eta Ebroko harana.









Pista jarraituko dugu zuzenean, San Simonera igo gabe. Pista honek muino ezberdinen magaletik igarotzen da eta Antena ezberdinak dauden gune batetara iritsi egiten da.







Aurrera jarraitu ordez, zeharkatu berria dugun muinora igoko gara. Badirudi muino hau "La imposible" izenarekin ezagutu zela, errepublikanoen eskuetan izan zen eta berez bertan topatuko ditugun lubaki eta aztarnak zuzenean San Simón muinoaren kontra begira zeuden.



Landarediak nahiko estaliak dituen arren, segituan somatu daitezke lubakiak eta tiratzaileen aterpetxo batzuk ere.



 Muinora iritsi aurretik aterpe baten aurriak, Nazionalen tiroen norantzatik babesturik.



 Muinotik ikuspegia Huesca aldera



 Muinotik San Simón muinoa. Azken hau Nazionalen esku zegoen.







 Aterpe eta lubakien aztarnak muinoaren gailurrean.







Magalera zabaltzen ziren lubakiak. Komunikaziorakoak eta kasu honetan frontearen aurreneko lerroa izan zirenak.

Muino honetatik jaitsi eta mendi-lepora iritsiko gara. Gune hau inoren lurra izango zen gerra garaian.



Azalpen historikoa:

"El ejército franquista tomó la estratégica posición de Santa Quiteria, en Tardienta, el 19 de octubre, una semana después de haber llegado al puerto de Alcubierre fortificando las posiciones 1 a 5, a derecha e izquierda de la carretera, e instalando su cuartel general en Leciñena.

Ambos contendientes se hostigaron casi sin interrupción hasta la caída del frente, alternando períodos de intensos combates artilleros acompañados de incursiones aéreas, con otros de menor intensidad en la batalla. Los intentos de penetración en terreno enemigo no remitieron en este tiempo, dada la importancia de la ciudad de Zaragoza para el Gobierno de la República, así como la intención de avanzar en sus conquistas que impulsaba al ejército insurgente.

En la mayor parte de las crestas próximas a este punto de observación pueden hallarse restos de trincheras, casamatas, abrigos para tropa y pozos de tirador en los que se defendía con la propia vida, la importancia de cada palmo de terreno. Legionarios, falangistas de la Segunda Bandera Móvil de Aragón, el Regimiento de Carros Ligeros de Combate nº 2 y soldados regulares se parapetaron frente

a milicianos del POUM, de la columna Carlos Marx o unidades del Ejército Popular de la República, acantonadas en el monte de Robres –en míticas posiciones como «La Imposible» o «Pasionaria»– o en el de Alcubierre, recreado literariamente por el escritor británico George Orwell.

El número de víctimas, muy difícil de evaluar, fue elevado para ambos bandos, estableciéndose  ocasionales treguas para dar sepultura a los muertos que yacían en terreno batido por el fuego incesante. También podía establecerse el alto el fuego para el intercambio de correspondencia,

periódicos y objetos personales.

La población civil de los pueblos próximos a la primera línea de combate, fundamentalmente en la zona republicana, sufrió con notable intensidad las consecuencias de una guerra prolongada, siendo frecuentes los bombardeos y el éxodo de ancianos, mujeres y niños."



Zuhaitzen artetik San Simón edo Puig Ladón-era igoko naiz. Muino honek eraldaketa nabarmenak izan zituen gerra ostean eta horrek ekiditu egiten du lubakiak eta bertze aztarna militarrak ikusteak.







Erpin geodesikoa dagoen gunean aparkaleku handi bat eraiki zuten bertan zeuden aurriak desagertaraziz. Aparkalekuaren bertze aldean aldiz, Oroigarri monumentu erraldoia eraiki izan zuten, noski, soilik bando batetako hildakoen omenezkoa. Eskerrak gaur egun memoria historikoaren legea indarran jartzean sinbologia falangista desagertarazi dutela. (tamalez oraindik leku askotan ikusgai ditugu halako hildakoen omenezko plakak)











Azalpen historikoa:

"El monumento a los caídos fue erigido a principios de los años cuarenta en el monte de Puig Ladrón (699 m), para recordar las gestas protagonizadas en este entorno por el ejército sublevado y la Falange. Se levanta en la zona conocida como Las Tres Huegas («huega» o «güega », en aragonés, significa mojón, límite o separación de términos), dado que confluyen en estas alturas los términos municipales de Robres, Alcubierre y Leciñena.

Los hechos ocurridos en este paraje tuvieron lugar el 9 de abril de 1937,cuando un batallón republicano de la división Maciá-Companys, en un ataque por sorpresa logró tomar la cota y

también la quinta de la derecha de la carretera. En la acción se produjeron muchas víctimas

en el bando franquista, casi un centenar, aunque los distintos autores no llegan a ponerse de

acuerdo en la cifra exacta. Entre los muertos se encontraba el jefe de la posición, el teniente

Eugenio Hernández Santamaría, condecorado con la Cruz Laureada de San Fernando a título

póstumo. No obstante el rápido avance del ejército republicano, la Segunda Bandera Móvil de Falange y el Tercio Sanjurjo reaccionaron con prontitud y recuperaron esta 2ª posición izquierda, conocida asimismo como San Simón, ocasionando igualmente un elevado número de víctimas entre los combatientes leales al Gobierno."



Aldapa jaitsi eta abiapuntuko aparkalekura iritsiko gara.



Errepidetik beherat egin, Puig Mazorraren magaletatik lubakiak ere ikusgai ditugu. Apur bat aurrerago errepidea utziko dugu ezponda edo mendoitza hasten den eskuin aldetik gora egiteko. Errepidetik baztetuko gara zuzenean lubakien lerrotik aurrea egiteko Alcubierreko mendateko ezker aldeko posizio edo kokaleku 5 eta 4 bisitatzeko. Gune honetako borrokaldia gogorren isla lubakiak eta metraia eta jateko erabiltzen zituzten kontserben latak aurkitu ditzazkegularik.



















Kominikaziorako lubaki hauek 4 kokalekura edo Posiziora eramango gaituzte.



 Muinora iristean lubakiaz gain tiratzaileen posizioak eta aterpe arinen aztarnak ikusgai ditugu edonora begiratuz.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/04/orwell-ibilbidea-eta-tres-huegas.html
  • argazkia ANTENAK
  • argazkia ANTENAK
Pistaren bukaera aldean antena ezberdinak ikusgai ditugu. Hara iritsi aurretik gure gibelean dagoen muinora igo beharko dugu.
  • argazkia Aterpe 01
  • argazkia Aterpe 01
La imposible muinoko tontorrean aterpe arin baten aurriak ikus daitezke.
  • argazkia ATERPE 02 P-4 ezker
  • argazkia ATERPE 02 P-4 ezker
P 5 muinoaren azpian eta komunikazio lubakietan berean aterpe arin baten aurriak ikusgai dira
  • argazkia Aterpe 03
  • argazkia Aterpe 03
  • argazkia Aterpe 03
  • argazkia Aterpe 03
Nazionalek bertan soldaduen kanpaleku nagusia zuten Alcubierreko mendatetik gertu. Mendoitzean eta lurra probestuz koba aterpe ezberdinak industu zituzten, errepublikarren lehergailuetaz babesturik
  • argazkia Aterpe bibaka
  • argazkia Aterpe bibaka
  • argazkia Aterpe bibaka
Berreraikitako bertze aterpe arin bibaka.
  • argazkia Aterpe kobak
  • argazkia Aterpe kobak
  • argazkia Aterpe kobak
  • argazkia Aterpe kobak
Mendoitz berean dauden bertze aterpe nagusiak
  • argazkia Aterpe Pasiboa
  • argazkia Aterpe Pasiboa
  • argazkia Aterpe Pasiboa
  • argazkia Aterpe Pasiboa
  • argazkia Aterpe Pasiboa
Armak eta soldaduak babesteko aterpe arina.
  • argazkia Bibak pelotoirako
  • argazkia Bibak pelotoirako
  • argazkia Bibak pelotoirako
  • argazkia Bibak pelotoirako
  • argazkia Bibak pelotoirako
  • argazkia Bibak pelotoirako
Pelotoi batetarako bibak edo aterpea. Kasu honetan berreraikitakoa da, baina inguruan bertze batzuren aurriak ikusgai ditugu.
  • argazkia Bidegurutze 1Ezker
  • argazkia Bidegurutze 1Ezker
  • argazkia Bidegurutze 1Ezker
Errepidea utziko dugu gure ezkerretik, lubakietara pasatzeko. Nahiko nabaria da lubakien lerroa.
  • argazkia Bidegurutze 2 ezker
  • argazkia Bidegurutze 2 ezker
Beheko pistatik jarraitu eta muinotxo batetara igotzeko ezkerretik desbideratu beharra daukagu.
  • argazkia Bidegurutze 3Eskuin
Errepidera iritsiko gara eta oraingoan eskuinetik beherat egin beharko dugu.
  • argazkia Bidegurutze 4 Eskuin
  • argazkia Bidegurutze 4 Eskuin
Alcubierrerako errepide zaharra bertan utziko dugu, gure eskuinetik abiatzen den pistatik jarraitzeko, errekatxoa ezkerretara utziz.
  • argazkia Bidegurutze 5 Ezker
Errekatxoa ingurutzeko ezkerreko pistatik joan beharra dugu.
  • argazkia Bidegurutze 6 Eskuin
  • argazkia Bidegurutze 6 Eskuin
  • argazkia Bidegurutze 6 Eskuin
Irazo mendiko lubakiak jarraitu egiten ditugu, orain berreraikitak ez daudenak, errepide zaharraren goiko aldera eta puntu honetan eskuinetik errepidera jaitsiko gara.
  • argazkia ERREPIDEA
Errepidea zeharkatu beherreko gunea. Tentuz ibili ez bai du ikuspegi zabalik eta ibilgailuak nahio agudo etortzen dira eta.
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
  • argazkia Estalpe arineko aterpea
Estalpe arin berreraikia. Bertan estalpeaz gain, inguratu egiten duen lubakia eta komunikaziorako lubakia ere berregin dituzte.
  • argazkia Hasiera Parking
  • argazkia Hasiera Parking
  • argazkia Hasiera Parking
San Simón mendiaren azpian dagoen aparkalekua. Ibilbidearen hasiera da
  • argazkia Komunikazio adarra
  • argazkia Komunikazio adarra
  • argazkia Komunikazio adarra
  • argazkia Komunikazio adarra
  • argazkia Komunikazio adarra
Berreraikitako komunikazio lubakiak edo komunikazio adarra. Egurrez eta lurrez beteriko zakuekin berreraikiak, indusketa arkeologikoa egin eta gero.
  • argazkia Lubakia 01
La imposible muinoan lubaki ezberdinak ikusgai dira.
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
  • argazkia Muino P-5 portutik eskuin
Nazionaleen esku mendatetik eskuin aldeko muino urrunena. Gerra garaiko aztarnak nonahi aurkitu daitezke. metalezko hesienak eta metraiarenak
  • argazkia OROIGARRI lubakietan
  • argazkia OROIGARRI lubakietan
  • argazkia OROIGARRI lubakietan
P 5 eta P 4tik jaisten diren lubakiak zuzenean aterpe ezberdinetara jaisten ziren. Pistarekin bat egiten duten puntuan gerra ostean bando nazionaleko hildakoen omenezko oroigarria paratu zuten. Puntu honerarteko lubakien jaitsiera oso deigarria da, komunikazio lubaki honek aldapa ederra gainditu egiten bai du.
  • argazkia OROIGARRI San Simón
  • argazkia OROIGARRI San Simón
  • argazkia OROIGARRI San Simón
  • argazkia OROIGARRI San Simón
San Simón izenarekin ezagutua da muino hau. 1940. urte inguruan nazionalen bandoko hildakoen omenez eraikitakoa eta 70. hamarkadan oraindik ere falangistek bere omenak ospatzen zituzten gunea da. Gaur egun falageren sinbologia desagertarazi dute, memoria historikoaren legea betez.
  • argazkia P-1 Muino eskuin
  • argazkia P-1 Muino eskuin
  • argazkia P-1 Muino eskuin
Mendatetik eskuin aldean gertuen dagoen muinoa.
  • argazkia P-1 muinoko Aterpeak
  • argazkia P-1 muinoko Aterpeak
  • argazkia P-1 muinoko Aterpeak
  • argazkia P-1 muinoko Aterpeak
P-1 eko tontorraren babes aldeko aterpeen aurriak
  • argazkia P-2 Muino eskuin
  • argazkia P-2 Muino eskuin
  • argazkia P-2 Muino eskuin
P 2 posizioa aurri eta egitura ezberdinak ere erakusten dizkigu.
  • argazkia P-3 Muino Eskuin
  • argazkia P-3 Muino Eskuin
Bertze muinoa nazionalen eskuetan. Guztiak komunikazio lubakeekin lotuak.
  • argazkia P-4 Muino eskuin Aterpea
  • argazkia P-4 Muino eskuin Aterpea
  • argazkia P-4 Muino eskuin Aterpea
  • argazkia P-4 Muino eskuin Aterpea
P 4 posizioa lubaki eta aztarnaz beterik ere. Bertan aterpe baten aurriak ikusgai dira.
  • argazkia P-4 ezker muinoa
  • argazkia P-4 ezker muinoa
  • argazkia P-4 ezker muinoa
  • argazkia P-4 ezker muinoa
  • argazkia P-4 ezker muinoa
  • argazkia P-4 ezker muinoa
Igoko dugun aurreneko muinoa P edo Posizio 5, mendatetik ezkerrekoa izendatu zuten gerra garaian. Bertatik Puig Ladrón eta Alcubierreko mendatea arras ongi kontrolatu egiten ziren. Nazionalen posizio garrantzitsua zen, azpian kanpalekua zutela kontutan izanik.
  • argazkia P-5 ezker muinoa txikia
  • argazkia P-5 ezker muinoa txikia
  • argazkia P-5 ezker muinoa txikia
P 5 ezkerreko hau, mendatetik gertuen dagoena da eta azpian dauden kanpaleku eta aterpeak babestu egiten ditu
  • argazkia Parking ORWELL
  • argazkia Parking ORWELL
  • argazkia Parking ORWELL
Orwell ibilbidea eta gerra eraikin berreraikituak bisitatzeko aparkalekua
  • argazkia PUIG Ladrón Erpina
  • argazkia PUIG Ladrón Erpina
San Simón izenarekin ezagutua bada ere, bertan eraikitako oroitza monumentua dela eta, mendiaren izena Puig Ladrón da. Bertan erpin geodesikoa ikusgai dugu eta aldamenean berrogehigarren hamarkadaren hasieran eraikitako lautada ere. Horrek bertako gerrako lubaki eta aurri ezberdinak desagertarazi zituelarik.
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
  • argazkia Puzero erditokiko muinoa
Puzeroko erditokiaren goiko muinoa. Errepublikazaleen eskuetan egon zena frontea bertan egondako garaian eta nazionalen posizioetatik arras gertu.
  • argazkia Puzeroko erditoki borda
  • argazkia Puzeroko erditoki borda
  • argazkia Puzeroko erditoki borda
  • argazkia Puzeroko erditoki borda
Puzeroko erdi toki baserri edo borda handia inoren lurran kokaturik dago.
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bakarreko aterpea
Lubakian zehar hainbat tiratzaile bakarreko aterpeak dira.
  • argazkia Tiratzaile bikoitzeko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bikoitzeko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bikoitzeko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bikoitzeko aterpea
  • argazkia Tiratzaile bikoitzeko aterpea
  • argazkia Tontor 01
  • argazkia Tontor 01
  • argazkia Tontor 01
  • argazkia Tontor 01
Igoko dugun aurreneko muinoa. Baliteke "La Imposible" muinoa izatea. Gerra garaian errepublikanoen eskuetan egon zen eta oso gertu nazionalen San Simón mendia dago.
  • argazkia Uharka aljibea
  • argazkia Uharka aljibea
Mendoitzetik gertu eraikitako uharka edo aljibea. Beherago dagoen iturritxo batekin komunikaturik dagoena. Uraren horniketa arazo larria izan zen Monegroseko fronte honetan. Egia da Ebroko gatazkan ere arazo larria izan zela.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta