Koordenatuak 660

Noiz igoa 1 de diciembre de 2019

-
-
810 m
94 m
0
3,5
7,0
14,0 km

Bisitak 11, kokapena 0

Nondik gertu Goiburu, País Vasco (España)

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.

Jarraian Usabelartza aldera igoko gara, Etxemendiko pinudian gora doan bidezidor estu eta maldatsua hartuko dugu Aizkorrigain lepora eramango gaituena, hemendik Usabelartza (673m) tontorra zapalduko dugu. Harkaitz ikusgarriak daude inguru honetan. Ibilbideari jarraituz Usobelartzako zohikaztegia aldera joko dugu, hau Gipuzkoako zohikaztegi zabalena omen da.

Atseden tarte baten ondoren, Oindo (785m) igotzen hasiko gara, 200 metrotik gorako desnibela du, zelain gora igo behar da, eta tontor belarditsura iritsiko gara, bertan postontzia eta erpin geodesikoa ere badaude.
Aurrera eginez Agerreko Zabala lepora jeitsiko gara eta berehala Adarra (819m) tontorrera igo, 100 metro inguruko desnibela. Inguruan dauden harrespila ugari ikusteko aukera ere izango dugu, "Tximistako Egia" eta "Elurzulo" deiturikoak.

Ondoren Mantaleko aterpera jeitsiko gara, hau aterpe irekia da eta txukun samar dago. Hemendik jadanik Otietara itzultzea besterik ez zaigu gelditzen, lehenik bidezidor estu bat jarraituko dugu pinudian behera eta gero mendiko pista zabal batera iritsiko gara eta Eltxemendi ingurutik Otietaraino eramango gaitu ordubeteko ibilaldian.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parquing

Otieta, hasiera puntua

cima

Muntto (499m)

cima

Usabelartza (673m)

Waypoint

Usobelartzako zohikaztegia

cima

Oindo (785m)

hondakin arkeologikoak

Etenetako megalitoak

cima

Adarra (819m)

hondakin arkeologikoak

Adarrako harrespilak

refugio libre

Mantaleko aterpea

Waypoint

Eltxemendiko pista

Waypoint

Otieta, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau