Denbora  4 ordu 20 minutu

Koordenatuak 1644

Noiz igoa 14 de mayo de 2017

Noiz egina mayo 2017

-
-
788 m
250 m
0
2,8
5,5
11,06 km

Bisitak 551, kokapena 14

Nondik gertu Altzo Muño, País Vasco (España)

Otsabio mendi tontorra baino mendigunea da. Geologikoki Aralar mendikateak ipar isurialdean dituen adarretako bat da. Zarate lepotik ipar mendebalderuntz muinoz osaturiko gandorra zabaltzen da Araxes eta Oria errekeen artean: Sasiola gaina, Añi izenarekin duen parajea (heiz paradakoa), Laparmendi tontor harritsua (garaiena da) eta Muñobil, gurutzea, buzoia eta zutabe geodesiko duena. Muñobiltik haratago basa aldapa maldatsuak daude Arterrekara, Arrimaga lepo aldera eta Araxes errekaren ubidera. Azkeneko tontor hau Muñobil izenarekin baino Altzo mendi eta Otsabioko gurutzea izenekin ezagutzen da .

Malkar haundiko basoak daude alde guztietatik, pinu sail haundiak, pagadi ederrrak, eta harizti bakan batzuk ere bai. Gune megalitiko ere bada. Histori luzeko bideak pasatzen dira Otsabioko mendigunetik, Lizartza, Altzo, Bedaio edo Azkaratetik datoztenak. Gipuzkoako Bedaio eta Nafarroko Azkarate herrien arteko mugak bait daude.

Tolosaldean aski ezaguna da mendigune hau. Mendi bide sarea haundia dauka eta puntu askoetatik hasita antola daitezke ibilaldiak. Txango erraz hontan Altzo eta Lizartzako eremuetatik igarotzen da eta Muñobil tontorrari bira osoa ematen zaio gandorrako beste muinoak zapaldu gabe. Naiz eta trackako leku batzuetatik panoramika ederrez gozatu basa bideak dira nagusi. Pagadi nahiko basatiak eta txoko xarmangarriak. Gutxi erabilitako sendak dira batez ere.

Tarte batzuk balizatutakoak dira, gandorrako senda eta Arrima lepoko azkeneko jetsieraren kasuan bezela, bainan bidearen zati haundiena seinalerik gabekoa da.

PD: Otsabio trikuharria pasa ondoren balizatutako bidera jeisten da (marra hori-zuriak). Puntu hortan ezkerretik beherantz nabarmen gutxiko senda jarraitu behar da. Baso basatia eta ibiltzeko nahiko garbia da. Noizbehinka bidezidorra galdu arren norabidea eramaten erraza da . Azkenean, beherago, pagadiko beste senda nabarmenagora iristen da. inongo arazorik gabe.

Ibilbide gozagarria eta oso gomendagarria.
Carretera sin pavimentar
Balizatutako bidea utzita pistatik jetsiera
Topopirineos 1b
Ezkerretik pagadiko zeharkaldia
Altzomuñotik asfaltoko bidea dago bertaraino.
Karobia
Pagaditik gorantz
Ur gutxiko errekatxoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau