-
-
876 m
578 m
0
4,1
8,2
16,42 km

Bisitak 651, kokapena 19

Nondik gertu Otxandio, País Vasco (España)

Otxandioko plazan hasi eta herri inguruko bide gorrira zuzenduko gara Uribarrena kaletik. Handik Tellako iturri ondotik pasatu ondoren, Mekoletako errepidera heldu baino lehenago, Arkotxera doien bidea hartuko dogu, bertatik, Astakurutz ondotik Nebera ikusgarri batera helduko gara.
Eraikuntza polit hau ikusi ondoren, S.Bernabe gainera zuzenduko gara pagadoi eder batetik. Bai bidean eta baita goitik ere inguru honen ikuspegi berezia izango dogu eta bedorren magiarekin kutxatuko gara.
S. Bernabe gainetik Gordobil auzora zuzenduko gara, basabizitako bidearekin bat eginaz eta urtegiak lagatzen badigu, bertan dagoen zubitik pasatuko gara, eta bestela Mekoletako auzotik Hauntzubira zuzendu beharko dogu, handik gerra denboran egindako bidea hartzeko.
Harrizko bide honek, gerra denborako botikina ikusteko haukera eskeiniko digu goi aldean, eta bertatik mendiaren egira helduko gara, pagoarteko lautadatxo batera.
Lautadatxo honetatik ezkerretara hartu eta gainez-gain, pago artean eta harrien hito batzuei jarraituz Esnauritzaganara helduko gara. Bertatik egun garbia eskeintzen dauen ikusmira zelakoa den jakiteko han egon behar da, ez dago idazterik, ze, bakoitzari bere bihotzetik ateratzen zaiona izango da.
Handik ehun bat metrotara, eta markatu barik pago batean sartuta dagoen baioneta baten zatia ikusi daiteke, sasoi bateko borroka tokiaren lekuko gisa, aintzinan Esnauritzagana Nafarroako erreinuaren gaztelua izan zen tokitik hurbil.
Inguru honetatik Saukolandara jeitsiko gara, mendiari itzuli erdi bat eman eta Motxotegi gainera abiatuko gara. Bedorren gainetik ikusten dena beste ezusteko atsegin bat, ez bait dozu hain errez ahastuko.
Handik Ezkortaleku ondotik eta GR-aren markak jarraituz jeitsiko gara Presaselairaino eta pagadoia atzean utziz errepidea zeharkatuko dogu Sakonaundien goi aldetik Korostarteganako goi aldera. Han eskumara hartu eta markatu gabeko bide batzuei jarraituz S. Martingo baselizara aterako gara, gaurko ibilbidearen beste harribitxi bat, segituan bistan dogun helmugara heldu baino lehen.
Bide hau egiteko, komenigarria da track hau erabiltzea, ze, une batzuetan bide nahaste dezente dagoelako.
Baina egiten duena, eguraldia lagun badu ez da damutuko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau