-
-
2.440 m
1.170 m
0
3,5
7,1
14,12 km

Bisitak 76, kokapena 0

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

Ozako kanpinetik abiatu gara, GR11.1 jarraituz. Aurrerago GRa utzi dugu seinale baten indikazioa jarraituz.

Igotzen hasi eta gutxi gora behera ordu batera basoa amaitu da. Hortik gutxi gora behera ordubetera bidegurutzera iritsi gara. Forma kubikodun harri handi bat, Castillo de Acher-era igotzeko ohiko bidea markatzen duena (ezkerretara jotzeko esaten du). Harriak itzala egiten du, leku egokia da gelditu eta mokadutxo bat jateko.

Guk ez dugu ezkerretara jo, zuzen baizik. Castillo de Acher atzetik igo dugu. Mapan agertzen zitzaigun bidea bilatu dugu, baina ez dugu aurkitu, eta 258 zenbakidun mugarrian buelta eman dugu. Bidea asmatzen joan gara. Bide zaila eta arriskutsua da, amaieran, tunel natural antzeko batean, lau bat metrotako pareta duena, sierga batekin eta korrea batekin, igotzen laguntzeko. Hau pasata, ia goian atera gara.

Buelta ohiko bidetik egin dugu.

Zailtasuna: zail xamarra, hiru arrazoirengatik:
1. 1200 metrotako desnibela, aldapa gogorrak.
2. Azkenaurreko zatia zaila eta pixka bat arriskutsua da, eskuez baliatu beharra dago.
3. Azkenaurreko zatiaren amaieran tunel natural bat dago. Bertan lau bat metrotako pareta dago, ia bertikala. Sierga bat dago igotzeko, goitik behera, eta beste helduleku bat, korrea moduko bat. Arriskutsua da, hobe aseguratzeko material gehiagorekin joatea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta