• argazkia Pagomakurre-Arraba-Lekanda-Supelegor-Atxular-Pagomakurre
  • argazkia Atxular begia
  • argazkia Lekanda
  • argazkia Supelegor koba
  • argazkia Supelegor koba
  • argazkia Supelegor koba

Koordenatuak 1073

Fecha de subida 23 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
1.300 m
876 m
0
2,3
4,6
9,12 km

Bisitak 239, kokapena 17

Nondik gertu Uribe, País Vasco (España)

ibilbide ia zirkularra Pagomakurreko gunetik hasita. Zailtasun teknikorik egotekotan, Lekanda eta Atxular arteko jeitsieran aurkituko duzue, baina erraz aurki daiteke bide erosoa. Gorbeiako ohiko bidean Arrabako landetaraino igo eta bertan eskuinera biratuko dugu, Lekandako tontorrera igotzeko. Hau izango da ibilbideko punturik altuena.

Hortik aurrera, Itxinako gainak lotzen dituen gandorretik behera egingo dugu, beste hiru tontor zapalduz (Igarrilintza, Arranobeltza eta Asparrena). Ingurune karstikoa ezerosoa izan daiteke, eta gandorretik joan beharrean ezkerreragotik bidea errazago egingo da batzutan.

Gandorra utzi, basoan behera zuzen jeitsi eta eskuinera bira egin orduko Atxularko begi ondora iritsiko gara. Bertan ezkerrera biratu eta basoa eta haitza nahasten dituen bidean behera egingo dugu. Handik 700 metro ingurura, bideak bira bat egiten duen lekuan, Itxulegorrekokoba aurkituko dugu. Ezkerra doan bidea Axlagorreko kobara doa, eta eskuinera jarraituz, metro gutxira hau ere bai, Supelegorreko koba dago.

Koba ikusgarriak ikusi eta gero, Atxularreraino etorritako bidetik itzuliko gara. Atxularko begia gurutzatu, eta bidexkagarbiak pagomakurreraino eramango gaitu;lehenengo zelai artean, pagadi eta pinudietan barrena ondoren.
  • argazkia Atxular begia
  • argazkia Lekanda
  • argazkia Supelegor koba
  • argazkia Supelegor koba
  • argazkia Supelegor koba
Supelegorreko koban barneratu gaitezke, ibilbide labur batenostean sabaiko zulo batek argitzen duen txoko ederra aurkitu arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta