04amartija
31 3 44

Tiempo en movimiento  ordu bat 45 minutu

Koordenatuak 967

Fecha de subida 2 de mayo de 2019

Fecha de realización mayo 2019

-
-
215 m
-8 m
0
1,6
3,2
6,43 km

Bisitak 2, kokapena 0

Nondik gertu Pasai Donibane, País Vasco (España)

PASAIA DONIBANE-DONOSTIA SANTIAGO BIDEAREN ETAPA

Ibilbide hau Pasaia Donibanetik Donostiaraino doan Santiago bidearen iparraldeko bideko lehen etaparen zati bat da. Itsasontziz Pasaia Donibanetik Pasaia San Pedrora igaro ondoren, eskailera mordoa igo eta gero, itsasargia, akueduktua, Ulia mendia igo ondoren, Donostiako Zurriola hondartzara iristen gara.

Ibilbide erraza eta familian egiteko modukoa. 6,43km ditu, eta ibiltzen ordu bat eta 45 minutu baina askoz gehiago ez du irauten txangoak. Hala ere, eguna goiza pasatzera bazoaz, bazkaltzeko edota hamaiketakoa egiteko parke bat aurkituko duzu (Ulia merenderoa) bidearen erdialdetik (esertzeko bankuak, mahaiak, jolasteko parkea, komunak, taberna…)

Ibilbidea hasteko, Pasaia Donibanetik, itsasontzi bat hartu behar da ibaiaren beste aldera iristeko (Pasaia San Pedro). Hor eskuinerantz abiatzen, ibaiaren albotik joanda, bidea jarraitu eskailera batzuen hasiera ikusi arte. Zati horretan, Albaola itsas kultur faktoria eta museoa pasako duzu. Bertan, San Juan itsasontziaren erreplika eraikitzen ari dira.

Eskaileretara iritsita, 90m-ko altuera igo beharko duzu. Aurrerantz jarraitu eta lehen bidegurutzean eskuinerantz joan. Hortik aurrera, bidea nahiko zuzena da, hainbat bidegurutze aurkituko dituzu, baina argazkietan ongi azalduta dago. Azkenik, Donostiara iristeko eskailera batzuk jaitsi eta bukaerako punturaino iritsiko zara.

Handik, Donostiako erdiguneraino 5 minutu inguru daude oinez. Gainera, tren geltokia ez da geratzen oso urruti.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta