Denbora  4 ordu 12 minutu

Koordenatuak 785

Fecha de subida 14 de septiembre de 2015

Fecha de realización septiembre 2015

-
-
1.501 m
859 m
0
2,2
4,3
8,69 km

Bisitak 2750, kokapena 161

Nondik gertu Lagrán, País Vasco (España)

------------AURKEZPENA:---------

Palomares 1.446m
Larrasa 1.452m
Cruz del Castillo 1.432m

Toloñoko mendizerra (edo Kantabriako mendilerroa) ezagutzeko txango bat proposatzen dizuet.

La Sierra de Toloño anuncia el fin de la Montaña Alavesa y el inicio de la Rioja Alavesa. Esta barrera natural distingue dos climas y paisajes distintos. Históricamente, los habitantes de un lado y otro han sabido especializarse en función del clima y sus recursos: Al sur, las tierras llanas se adaptaron a los monocultivos mediterráneos: viñedos y olivos.
Al norte, la abundancia de húmedos bosques ayudaron alala producir del carbón, como complemento a la acrividad de la agricultura y pastoreo.

A pesar de estos modos de vida tan dispares, la gente supo mantenerse en contacto mediante sendas y calzadas a través de las paredes del macizo para intercambiar productos.


---------PARKING-------

Lagran (Araba): una de las poblaciones más representativas de la cuadrilla de la Montaña Alavesa.

Urizaharra/Peñacerrada eta Bernedo elkartzen dituen errepidearen erdialdean.
Arabako Lagran herriko San Bartolome ingurutik pista bat hartuz, aparkaleku inprobisatu batera goaz (ohikoa da auto pare bat egotea).


--------HASIERA:-------

Pagadi arteko pistatik oinez goraka (hegoaldera) segiz gero, Pipaonera doan GR1 bidea aurkituko dugu.
Cruz del Castillo edo Larrasa mendiak lehenbizi igo nahi badira, GR1eko bidegurutze horretan, LAGRANerako norabidea hartu beharko litzateke.
Gure kasuan, lehenbizi Palomares mendia igotzeko asmoa genuenez, PIPAONerako norabidea hartu genuen GR1ean:


Metro gutxi batzura, hurrengo bidegurutzea aurkituko duzue:

Laziturri/Alziturri iturria iparraldera (45minutu bidegurutzetik) eta Palomares igotzeko bidexkaren hasiera bestaldean, harri multzoez seinalatua. Azken bidexka hori hartuta, aldapa gogortzen hasten da bojez betetako pagadian zehar.
Palomareserako bidea oso argi ikusten da.

OHARRA: Gure track-ari ez egin kasu gehiegi bidexkatik gehiegi irteten bada (Abentura gogoz egon ginen egun hartan eta Palomaresen mendebaldeko tontor batera hurbildu ginen baina buelta eman behar izan genuen arriskutsua iruditu zitzaigulako).
Bide estuan zehar, pagoak eta boj landareak atzean uzten dira gora goazen heinean. Pixkanaka haitza gailenduko zaio florari, nahiz eta eta hagin ("tejo") zahar batzuk aurkituko ditugun azken zatian.

---------PALOMARES---------

Palomares tontorreko buzoiak mendiko bota baten forma du:
Panorama ederra da benetan! hegoaldeko mahastiak, gailurreriako tontor zorrotzak eta iparraldeko basoa.

--------LARRASA--------#

Palomaresetik ekialdera goaz orain, Mendizerraren hegoaldeko paretetatik. Baina Larrasa igotzeko, iparraldeko aurpegira jo beharko dugu eta horretarako tximinia batetik igota zeharkatuko dugu mendizerra. Bidea ez dago hain markatuta, boj asko dago.
Bidexkatik aurrera goaz. Egun garbiz, Cruz del Castillo (1432m) tontorreko gurutzeak lagunduko digu ez galtzen. BIdegurutzetxo batean Larrasa (1452m) eskuman eta Gurutzerako bidea ezkerrean edukiko ditugu. Guk Larrasa igo genuen lehenengo. Eskuak erabili behar diren zati bat du Larrasarako igoerak:
Sokentzako heldulekuak dauden arren, harri lehorrarekin ez du zailtasun handiegirik tximiniatxo honek. Motxilak/makilak tximinia hasi baino lehenago uztea gomendagarria da, trabarik ez egiteko. Niri zailagoa egin zitzaidan Larrasatik jaisteko pausuak egitea igotzea baino.

--------CRUZ DEL CASTILLO---------

Cruz del Castillo-Larrasa bidegurutzera bide beretik bueltatu eta gero
txango honetako azken tontorra igo genuen. Gurutzea argi ikusten da, baina gaztelua irudimenaren laguntzaz ikusi beharko dugu!

La cruz del Castillo es una de las cimas más emblemáticas de la sierra de Toloño. Este monte recompensa el esfuerzo con una magnífica panorámica: al sur se extienden los viñedos y campos de cultivo característicos de la Rioja Alavesa; y al Norte, el verde hayedo por donde hemos subido, que esconde numerosas carboneras.


--------JAITSIERA / BAJADA--------

Lagranerako biderik garbiena, berez, Laguardiako bidea hartuta, Zezenaren portutik (Puerto del Toro 1202m) iparraldera joatea litzateke GR-38 (Ardoaren eta arrainaren ibilbidea) jarraituz. Marka zuri-gorriek galbiderik gabe eramango zituztete Lagranera bueltan.

Guk, ordea, laburtzeagatik, beherako bidea pagadian zehar iparralderantz zuzen egin genuen (bidexka gabe) GR1 eko bidearekin topo egin arte. Galtzeko arriskua antzematen baduzue, hobe duzue Puerto del Toro delakora joan eta handik GR 38ko seinaleak jarraitzea.
Pipaonerako norabidea jarraituta, hasierako bidegurutzeraino korrika egiteko aproposa da, eta bidegurutzetik kotxea dagoen lekuraino.

OHARRAK: Kontuz behelainoarekin, galtzeko errezagoa da beti! Kontuz harria busti dagoenean, euria...

DATU BATZUK. Lagran herrigunean Ardoaren eta arrainaren ibilbidearen (GR 38) interpretazio gune bat dago: informazioa eskaintzen dute, taberna eta jatetxea izateaz aparte.

Ver más external

Kotxea uzteko eta bidea hasteko leku aproposa
Gr 1. Pipaonerantza
Gr1 cruce Palomares
Eskuinetik gora joanez gero, eskalatzea beharrezkoa izango da. ARRISKUTSUA DA MATERIAL ETA ESPERIENTZIARIK GABE JOATEA.
Arriskutsua
Arabar errioxa
Bistak Lagran
Palomares
Palomares
Palomares
Kanala
Segi aurrera
Eskuak erabiltzea beharrezkoa tximinia honetan. Helduleku onak dituen arren, harri bustiarekin kontuz ibili.
Larrasa 1453m
Cruz del castillo
Cruz del Castillo

1 comentario

  • argazkia luis.itxina

    luis.itxina 27-jun-2017

    Foto cortesía de luis.itxina | Imagen©MG https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/palomares-larrasa-cruz-del-castillo-10789296/photo-7868714

Si quieres, puedes o esta ruta