Tiempo en movimiento  ordu bat 53 minutu

Denbora  4 ordu 24 minutu

Koordenatuak 1219

Fecha de subida 16 de mayo de 2019

Fecha de realización mayo 2019

-
-
217 m
-2 m
0
1,7
3,4
6,88 km

Bisitak 6, kokapena 0

Nondik gertu Pasai Donibane, País Vasco (España)

Ibilbidea Pasai Donibanen hasi genuen. Bertan Pasai San Pedrora joaten den txalupa batean zeharkatu genuen ibaia (0,80€balio du pertsonako). Txalupatik jeistean eskubirantz bota eta gezi horiak jarraitu genituen Albaolako museorantz eskailera batzuk ikusi arte. Bidean zehar argazkitan ikusi daitekeen bezala, hainbat monumentu eta mapa aurkitu ditzakegu, adibidez Albaola museoko hitzak hainbat hizkuntzetan.
Eskailerak jarraituz itsasargi batera iristen gara, bide gurutzean ezkerrerantz sartu eta Santiago bideko gezi horiak jarraitu behar dira Ulia mendia zeharkatuz.
Seinale batzuekin topatzean ezkerrerantz jarraitu eta etxe batekin topatuko gara, txuri kolorekoa da eta gezi batzuez inguratuta dago. Santiago bideko kartel moduko bat ikusten dugu, bidearen informazio guztiarekin. Egarria eduki ezkero iturri bat dago eta bertan deskantsatu eta energia har dezakezue.
Bidea jarraitu ahala gure helmugara iristen hasten gara, Donostiara. Bide gurutze batean eskubirantz sartuz Donostiako hiria ikus daiteke. Bukatzeko bertara iristeko aldapa jaitsi eta gure ibilbidea bukatzen dugu.
Ibilbide hau oso esanguratsua da dituen ikuspegiengatik. Oso gomendagarria da oinez eta familia edo lagunekin ondo pasatzeko. Baita ere oso erraza da, umeak joateko aukera dute.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta