03nespin
19 3 31

Denbora mugimenduan  ordu bat 19 minutu

Denbora  3 ordu 28 minutu

Koordenatuak 1056

Noiz igoa 19 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

-
-
244 m
44 m
0
1,5
3,1
6,16 km

Bisitak 55, kokapena 1

Nondik gertu Zamatete, País Vasco (España)

Ibilbide hau, oso aproposa iruditzen zaigu familiartean edota lagunartean egiteko, esate baterako, adin guztietako pertsonentzat egokituta dago. Esan beharra daukagu, ibilbidea ezin izan genuela hasieratik hasi herriko obrak zirela eta. Egia da, bidea erraz egiten dela, hala eta guztiz ere, zati batzuk nahiko astunak egiten direla esan dezakegu, adibide gisa harrizko aldapa jarriz, mantso eta kontu handiz igotzea gomendatzen dizuegu. Gainera, oso bide polita dela uste dugu, hots, ibilaldi hasieran, hau da Donibanen, ibai zoragarria ikusteko aukera izateaz gain, itsasargi eta portu ederrekin ere topo egiten dugu.
Horretaz aparte, ez da bide luzea, hau da, goiz batean egiteko modukoa da. Basoan zehar ibiliko garenez, lokatz ugarirekin topo egin genezake, beraz oinetako egokiak eramatea gomendatzen dizuegu. Ibilaldian zehar, atsedenaldia egiteko hainbat gune ditugu, horien artean: El faro de la plata, Uliako aterpetxea, merenderoa... Leku oso atseginak dira eta umeekin joanez gero parke paregabe bat ere badago. Bidean zehar, hainbat iturri daude, hauek oso baliagarrik izan daitezke. Iturri hauek bai gizakiontzat eta baita animalientzat moldatuta daude, beraz animaliek ere gozatu dezakete ibilbide honetaz.
Bukatzeko, ibilbide hau egitera animatzen zaituztegu denbora oso atsegina igarotzen delako eta familiarekin egoteko momentu aproposa ere badelako. Beraz baduzute plana asteburu honetarako!!
Hasi gaitezen, animo!
Oharra: gezi horiei jarraitu!
Bisitatzeko leku harrigarria: Faro de la Plata
Kontuz, ezkerreko bidea hartu!
Aintzinako zubia
Ur edangarria!
Bista ederrekin topo egiten dugu!
Bide arriskutsua. Kontuz harriekin!
Ezkerreko bidea hartu
Oraingoan eskubiko bidea hartu!
Hemen duzue bisitatzeko lorategi eder bat
Ezkerretara jo!
Hamaiketakoa egiteko leku atsegina duzue bide hau jarraituz!
Topatu dugu!
Jolasteko leku aparta, disfrutatu!
Eran ura!
Guretzako ura! baina animalientzat ere!
Eskubitik joan!
Oraingoan ere eskubitara jo!
Azken txanpa neska-mutilak!
Donosti herria! Iristen ari garela sumatzen dugu!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau