Jonurru

Denbora mugimenduan  2 ordu 7 minutu

Iraupena  2 ordu 20 minutu

Koordenatuak 2219

Noiz igoa 19 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
52 m
3 m
0
3,1
6,3
12,56 km

Ikusita 7 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Pasai San Pedro, País Vasco (España)

Ibilbide hau egiten dudan bakoitzean nire haurtzarora, nire gaztarora buletatzen nau,. nire bizitzaren aldi horiek Pasaiako portuaren inguruan eman bait nituen. Niretzat buelta ederra da, eta San Pedro eta Donibaneko herri guneetatik itsasoruntz doazen bi bideak, bi aldeetatik ikus dezakegun parajea, aparta.

Ibilbidea goizez egin daiteke, arratsaldez, ilunabarrean, gauez. Edozein unetan, momentuko argitasun edota argitasun ezak bere ekarpentxoa ematen du. Gauez adibidez, ikusgarria da. Beti esaten dut gauez Pasaiako badia munduko diskotekarik ederrena bilakatzen dela, itsasaldetik badia barrurantz begiratuz gero, hogeitamar segundoro hamaika itsargi etengabe ari dira piztu eta itzali, momentua magikoa bilakatzeraino.
Nik ibilbidea, Altzako Oletan hasi nintzen, eskaillerias izeneko tokian. Hortiuk Trintxerpera, Pasai San Pedro, eta Albaola ondotik itsasoaldera joan nintzen. Tokiaz gozatuz, olatuak barraren kontra nola egiten zuten ikusi eta buelta, San Pedroko Dorreatzeraino. Hemen, motora, txalupa, hartu nuen eta badiaz beste aldera pasa nintzen, Donibanera. Eta San Pedron egin nuen bezala, Donibaneko plazatik pasata, itsaso aldera jo nuen, Alabortzaraino. Ondoren atzera egin nuen eta Donibane osoa zeharkatu ondoren Lezoruntz jarraitu nuen. Lezo, Errenteria, Pasai Antxo eta Eskaillerias.
foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau