-
-
2.503 m
1.570 m
0
2,5
4,9
9,88 km

Bisitak 276, kokapena 0

Nondik gertu Saldes, Catalunya (España)

Saldes herritik Luis Estasen aterpetxerako bidea hartuko dugu eta Mirador Gresolet-era iritsiko gara. Hor aparkatuko dugu eta markatutako bide batetik jarraituko dugu Luis Estasen refugioraino. Eskubira joko dugu (markak) eta, basotik gehien bat, Collada de Verdet-era iritsiko. Hemen korridore moduko bat igoko dugu: oso helduleku onak dituen trepada polit bat (tokiren batetan kable bat ikusi nuen). Pare bat trepada eta destrepada egin eta gero (eta ertz txiki bat), Pollegó Superior delakora iristen gara. Itzultzeko, enforkadurara jeitsi (trepada erreza) eta hortik "Tartera" delakotik jeitsi ipurdikoa ez hartzen saiatuz. Ez da zaila, ezta arriskutsua ere, baina makilekin askoz hobeto jeisten da. Tartera bukatu baino lehenago, ezkerretara jo behar dugu (markak) eta, berriro basotik, Estasen aterpetxera iritsiko gara. Bidea oso argia da eta gainera markak daude denbora guztian (horiak)

Ze mendi polita!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta