Denbora  10 ordu 28 minutu

Koordenatuak 2353

Fecha de subida 1 de agosto de 2017

Fecha de realización julio 2017

-
-
2.388 m
1.273 m
0
3,6
7,3
14,51 km

Bisitak 1022, kokapena 9

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

Zurizatik abiatuta Achar de Forca eta Peña Forcara igoera.

Gaurko txangora hamairu urte dituen Leire alabak lagunduko nau.

Zurizako kanpingetik jarraituta 3 bat kilometrotara aparkalekuan izan dugu abiapuntua.





















 Ibaia zeharkatu eta zutoina ikuiko dugu. Bidea Alanoetara eta GR a batera doaz hasieran.









Iturri bat topatuko dugu segituan. Erne geroago ez bai da urik izango ibilbide osoan zehar.

Hasieran bidea basotik doa, gorago dauden korta batetara abiatzen den pistari laburdura eginik.













Goiko korta eta nabeetara iritsita, eskuinetik gorat abiatzen den bideari jarraitu beharko diogu. Bertan GRari agur erranik.













Hasieran belardi batetik gorat eta geroago harritxan sartuko gara, emeki emeki Tatxeraseko zeharkabidera iristeko. Ikusgai ditugun paisaiak ederrak dira. Gure aurrean Alanoen mendizerra osoa, bere Ipar aldetik, horma nagusiekin eta estrato ezberdinez osaturik dagoenez harri kolore aldaketak ere.





































Malda handitzen doa eta momentu batean haitzen artera iritsiko gara. Zati hau malkartsuena da eta tentuz ibili beharra dago harritxoak ez botatzeko. Haitz handien artean zeharkatzean, mendiaren handitasunak gure pertsonaren tamaina bere horretan jartzen du.



























Azkenean Tatxeras zeharkaldia eskuratuko dugu. Alde batera Atxar de Alano eta bertzera Aguilles de Alano utzita. Oraingoan paisaia guztiz aldatuko da, udako larredietara bidea emanik.











Pasabideti gutxira eskuinetik abiatzen den bidexka bat hartu beharko dugu. Zuzen doan bidea Pedrea de Alanoko zeharkabidera eramaten du eta. Oraingo bidea, ibilbide osoko lasaiena izango da, belarraren gainetik.











Taxeraseko zeharkabidetik urruntzen garen neurrian, berriz ere paisai karstikoan barneratuko gara. Lapiaza nagusituko da eta ibilbidea, zenbait puntuetan ez da soberan nabarmen, horregatik kahirnak bilatzen joan beharko dugu.














Gehiago irakurtzeko http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/08/pena-forca-eta-achar-de-forca-zurizatik.html
Aurreneko gailurra. Lepotik gorainoko bidea tentuz egin behar da pausu nahiko aereoak dituelako
Pista utzi eta eskuinetik gorat abiatzen den bidea hartu beharko dugu. Bertan GRtik baztertuko gara
Ezkerretara joango gara Peña Forcan bukatzen den haran glaziarra zeharkatzeko. Zuzen jarraituz gero bertze zeharkabide batetara jaitsiko ginelako
Bidea ez da oso argia. Igoeran ezkerretik abiatzea erabakitzen dugu. Hala ere zuzen jarraituz gero aurrerago bide berarekin topo egingo dugu. Kahirnetan erreparatu beharra dago eta kontuz ibili lainoa edo elurra izatekotan.
Jaitsiera korredoretik zuzen egitea erabaki egiten dugu. Hasierako zatia nahiko maldatsua eta gainera nahiko garbitua azken elurren eraginez. Hortaz kontuz ibili hasierako metroetan.
Abiapuntua. Bertan ibaia eta bertze aldean iturri bat topatuko dugu.
Gailurra. 2390. Bertatik ditugun ikuspegiak arras dotoreak dira eta kontraste handikoak. Alde batera Auñamendietako gailurrak eta bertzera aurre pirineoko haran zabalagoak.
Bidearen hasiera. Ibaia zeharkatu eta ezkerretara zutoina ikusiko dugu.

2 iritzi

  • argazkia Josua

    Josua 09-ago-2017

    Erreportaia dotore!!
    Eskerrik asko, Mikel!

  • argazkia Mikel Oz

    Mikel Oz 28-ago-2017

    Esker mila.

Si quieres, puedes o esta ruta