Iraupena  ordu bat 16 minutu

Koordenatuak 4589

Noiz igoa 25 de noviembre de 2018

Noiz egina noviembre 2017

-
-
1.133 m
688 m
0
0,6
1,2
2,36 km

Ikusita 63 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Arroyo de San Zadornil, Castilla y León (España)

Waypoint

bidegurutzea

Arroyo de San Zadornil herriari izena ematen dion erreka gurutzatu orduko aurrez aurre bidegurutze bat aurkitzen da eta bertan iturri zabal bat, puntu honetan eskuinetara jo behar da. Eta eskuinetara jo orduko beste bidegurutze bat dago bertan, honetan errepidea utzi eta ezkerreko bide ixtuago eta aldapatsuagoa aukeratu eta bertan ganaduari itxitura egiten dion ateza gurutzatu behar da.
Waypoint

bidegurutzea

Puntu honetan bideak ekialdetik mendebalderako noranzkoa utzi eta hegoalde iparralde noranzkoa hartzen du. Hau da zeharretarako eta aldapa txikiko ibilbidea izatetik aldapa aurrez aurre hartu eta basoan gora zuzen igotzen den ibilbide bihurtzen da. Puntu honetatik baso guztia zeharkatu arte bidea estua eta malda gogorrekoa da.
Waypoint

basotik irteera

Behin basoa gurutzatutakoan Peña Karria mendiaren hegoaldeko aurpegi osoa ikusten da aurrez aurre. Honetaz gain Arroyo de San Zadornil herria, Valderejoko parke naturalaren zati handi bat eta Artzenako mendizerra ere ikus daitezke. Puntu honetatik aurrera lur eta orbelezko lurzorua utzi eta harri kanto eta blokezko bidea hasten da, hau ere nahiko maldatsua. Beste behin ere harrizko bide honetatik ekialdetik mendebalderanzko norantza hartu behar da mendiaren pareta handien azpikalderaino.
Waypoint

pareta azpiko bidegurutzea

Puntu urdinei jarraituz mendiaren hormen alboraino iritsita bidegurutze berri bat aurkitzen da. Kasu honetan paretan gezi urdinekin markaturik dago ibilbide normaletik igotzeko bidea. eskuinetara jo behar da modu honetan bi pareten arteko tarte batetan sartzeko. Tarte honetan ere malda gogorra dago.
Waypoint

via ferratarako sarbidea

Harri soltezko bidean gora metro gutxi egin orduko adi joan ezean ohartzeko hain erreza ez den bidegurutze bat dago. Adi joanez gero ezkerreko horman gezi urdin batzuk daudela erraz ikusten da, eta puntu horretan pauso “bertikal” baina oso erraz eta txiki bat eginez ezkerretara jo behar da. Zeharkaldi txiki hau egin ostean ibilbide osoko zatirik bertikalenera gerturatzen da ibiltaria. Puntu honetan 20 metro inguruko altuera igo behar da teknikoki zailtasun haundirik eskaintzen ez duen bide batetik (II.gradua), baina erorketa batek ondorio latzak ekar litzakeenez bertan ibiltariaren segurtasuna bermatzeko instalazio oso egokiak daude: lehenengo segurtasun kablea eta ondoren burnizko kateak, klabijak eta baita beherakoan rapelatu ahal izateko edota goitik beste norbait aseguratu ahal izateko bilera bat ere bai.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau