-
-
3.067 m
1.359 m
0
14
28
55,58 km

Bisitak 1149, kokapena 4

Nondik gertu Gavarnie, Midi-Pyrénées (France)

Sallen De Gallegotik irtenda, "Aguas limpias" erreka parean beti, Respumosora heldu ginen lehen egunean. Bertan akanpatu eta gaua pasa ostean,Balaitous tontorrerantz abiatu ginen izarrak gainean genituela. Kordada bi osatu ostean, Latoureko "brecha" igo eta azkenik tontorra zapaldu genuen. Jaitsiera luze samarra egin zen, rapellak zirela eta, baina halere, bazkalordurako heldu ginen kanpalekura. Hurrengo egunean, kanpalekua desegin eta Gran Facha aldera egin genuen. Motxilak mendiaren lepoan utzi eta gero, tontorrera igo ginen, handik hurrengo egunetan saiatuko genuen Vignemale ikusi ahal izan genuelarik. Geroxeago, motxilak berriro ere hartu eta Wallon bailarara jaitsi ginen, bazkaldu, kanpalekua montatzeko eta erlaxatzeko prest. Hurrengo egunean, ez genuen tontorrik zapaldu, hots, "trabesia" eguna izan zela esan daiteke (Walloneko bailaratik Outlettsera). Outletessen, berriro ere akanpatu eta arratsaldea Vignemale kontenplatzen zein etzanda egoten pasa genuen. Hurrengo goizean, prestatu ostean, Outletessi agur esan eta Baysellance aldera egin genuen,2600 metrotan lo egin ostean, Vignemale mendia saiatzeko asmotan. Hara heldu baino zertxobait lehenago baina, Petit Vignemale igotzeko aukera izan genuen. Baysellancen "lo" egin ostean (euriak ez zuen lo egiteko aukera askorik utzi, goizean(?) goiz altxatu (goizaldeko 4retan), eta lehen eguna izango balitz bezala indarrak zein animoak topera genituela Vignemaleko tontorrera iritsi ginen goizeko 9ak aldera. Handik, ordea jaitsiera luze bat geratzen zen, ia ia Gavarnieraino zihoana alegia. Herri frantsesetik 6bat kmtara akanpatu genuen,eta inoiz ez bezala lo egin ostean, Gavarniera jaitsi ginen jainkoen gosaria hartzera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta