Koordenatuak 929

Noiz igoa 27 de octubre de 2019

-
-
1.080 m
411 m
0
5,4
11
21,75 km

Bisitak 19, kokapena 0

Nondik gertu Ipuliño, País Vasco (España)

(2019-10-27) Egun pasako mendi ibilaldia. 6 ordu eta erdi ibilian + bazkari/atsedenaldia (1 ordu)

Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.

Jarraian Urepel aldera joko dugu, lehenik malda handi bat jeitsi eta ondoren Kondizatzeko Lepotik gora ia 200 metroko desnibela duen azken malda zelaian gora.

Orain Erroste aldera jeitsiko gara Urepel tontorrean hegoalderako norabidea hartu eta belardian behera egingo dugu honen ertzera iristean pagadian sartu eta ekialdetik pasatzen den pistara sartzeko, gero pista honi jarraituko diogu Errostera iritsi arte.

Hemendik Erroizte tontortxoetatik pasatuz Eguzkizko Muinora (1083m) eramango gaituen bidea hartuko dugu, lehen muinora arte, Erroizte Azpikoa, pista zabala dago, gero senda estuagoari jarraitu behar zaio gandorretik eta azkenik Eguzkizko Muinora igotzeko malda handiari ekingo diogu, hau pagadian barna doa eta poliki hartuta gozatuz igotzen da.
Behin tontorrean, lau orduko ibilaldia egin ondoren, atsendeladi txiki bat hartuko dugu zerbait jateko.

Jarraian Plazaolara itzultzeko bideari ekingo diogu, ordu pare bateko bidea izango da hau,
hasieran Petriketa eta Baztarla muinoak ikutuko ditugu mendilerroaren bizkarrean bertan daudenak, eta ondoren Arramiako Lepora jeitsi eta beherantz jarraituko dugu Iruso-Tolarea ingurutik, Plazaolako bidegorrira iritsi arte. Hemendik abiapuntura jarraituko dugu.
parquing

Plazaola, hasiera puntua

cima

Altzegi (1015m)

cima

Urepel (1059m)

árbol

Erroste

hondakin arkeologikoak

Erroizteko megalitoak

cima

Erroizteko muinoak

cima

Eguzkizko Muinoa (1083m)

Eguneko puntu garaiena. Urumea ibaiaren gainean altxatzen den mendia.
cima

Baztarla (942m)

hondakin arkeologikoak

Biuztain-Arramiako Lepoa

hondakin arkeologikoak

Txarako tumuloa

Hondakinak

Plazaola, amaiera puntua

Garai bateko trenbide eta geltoki zaharra, oraindik hondakin batzuk ikusi daitezke. Gaur egun plazaolako bidegorria bezala erabiltzen da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau