-
-
1.442 m
678 m
0
3,0
6,0
12,06 km

Bisitak 26, kokapena 1

Nondik gertu La Gandara, Cantabria (España)

Porra de la colina (kantabria, Parque natiral de los collados del ason) oso ibilbide polita eta interesgarria da natura gustatzen zaionarentzat. Ibilbide honek duen bitxikeria paisaian aurkitu ahal ditugun gauzak dira. Gune honetako mendi guztiak kareharriz eginda daude eta euria egiten duenean harrietatik filtratzen da ura. Eta harrien barrualdean geratzen da ura horregaitik ibilbide honetan zehar ikusiko duzu bapatean nola ibaia desagertzen den harrietatik edo ura bapatean harrien artetik ateratzen den. Ipini ditudan argazki batzuetan ikusten da nola arroka batean arraila oso sakonak daudela eta hau da euria eta aireko CO2 aren nahasketaren ondorioz.

Ibilbide hau egiteko pista erraz batekin hasten da. Ordu erdira, gutxi gorabehera, bidegurutze batera heltzen zara eta askuineko bidea hartu ondoren baso zoragarri batean sartzen zara. Hortik markak jaraituz txabola batzuetara heltzen zara eta bidea oso ondo markatuta dagoenez ez duzu arazorik izango jarraitzeko gailurraraino.
Oharra: nahiz eta ibilbide honen hasieran ipintzen duen 12 km direla benetan 16 km dira, baina lehenago gelditu behar izan nuen bateria amaitu zitzaidalako

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta