Denbora mugimenduan  5 ordu 42 minutu

Denbora  8 ordu 31 minutu

Koordenatuak 2579

Noiz igoa 4 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
2.428 m
1.984 m
0
3,6
7,3
14,52 km

Bisitak 102, kokapena 8

Nondik gertu Tabescán, Catalunya (España)

Nire ustez etapa gogorrena da. Igoera eta jeitsiera asko dauka. Kontuz nir trackarekin bi edo hiru lekutan konfunditu egin nintzen. Refugiotik irten eta segituan behean kotxeen pista ikusten denean eskumara hatu behar da, gero lepo bat igo eta Estany de Romedoko Dalt aintzira ikusio dugu, gero eskumatik segiko dugu eta Estany de Romedo Baixera helduko gara, honi ia buelta osoa emango diogu et gorutz hartuko dugu. Hemen kontuz zeren eta oso erreza da konfunditzea, begiratu ondo tracka. Hemen aldapa potente dago lepo bateraino, lepoan mobileko kobertura ona dago. Lepotik arri haundi batzuetatik bailarara jeitsiko dugu eta gero bailaran eskumara hartuko dugu beste lepo bat igotzeko. Lepo honetaik Pinet errefugioa ikusten da.
Pineteruntz jeitsiko gara hasieran eta gero berriz goruntz hartuko dugu. Hemen ere kontuz, refugioaren parean garezenean hito batzuk eta bide on batek ezkerrera doazte, ez hartu zeren eta gero amildegi bat dago eta ezin da pasau. Goruntz egin behar duzue 100 bt metro gehiago eta gero ezkerrera bota, pixka bat jeitsi eta soka batzuetatik kanal txiki bat igo. Hemendik hitoak segitzen beheruntz Pinetera helduko gara. Hau da buelta osoko refugio frantzez bakarra. Eduki kontuan Euskal federazioko txartelak ez duela balio buelta osoko refugioetan. Pineten ez dago dutxa edo behintzat ez zebilen nik joan nintzenen eta aukera dago aintzira bainatzea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau