Denbora  3 ordu 52 minutu

Koordenatuak 1684

Noiz igoa 30 de marzo de 2016

Noiz egina marzo 2016

-
-
1.138 m
1.010 m
0
3,1
6,2
12,41 km

Bisitak 880, kokapena 44

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Lizarragako mendatean aparkatu eta Urbasa aldera zuzentzen den pista zabaletik aurrera egin dugu. Elorri zuriak gertu. Laster, pista utzi eta eskuin aldetik, xendarik gabe diagonalean mendi gandor aldera igotzen hasi gara. Gora heltzean, marrazten den xendatik gandorrean zehar aurrera egin dugu. Parez pare Beriain eta San Donato ermita eta behean, berriz, Unanu herria eta Lizarragako harana.
Gandorretik aurrera eginez, Portupekolezeko parajera heldu gara. Arku arrokatsu batek, dolina bat zeharkatzen alde batetik bestera. Bere gainetik pasa gaitezke edota ezker aldetik inguratu. Mendebaldetik ere inguratu daiteke eta horrela dolinaren hondoraino jaitsi arkuaren azpiko aldetik pasatuz. Ingurune majikoa.
Jaitsitako lekutik bidera itzuli gara eta berriro mendebalderantz jo dugu. Gandorretik gertu marrazten diren xendetatik aurrera segitu dugu Lizarraga aldera dauden ikuspegiaz gozatuz. Harri suelto asko dagoen ingurunera iritsi eta zertxobait igo dugu gandorraren ertzeraino. Ollideko tontorrera iristean, Sakanako panoramika zabala izan dugu begien aurrean. Ollide atzean utzi eta aurrerago segituz jaisten hasi gara Lizarragako mendatetik datorren pista zabalera jaitsiz. Gertu dagoen San Adrian ermitarantz zuzendu ditugu gure urratsak. Pista berriro utzi eta eskui aldetik ateratzen den bidezidor batetik ermitaren ondoraino igo gara. San Adriango ermita, airetiko ebaki batean kokaturik dago, Lizarraga herriaren gain aldetik. Parez pare Berian eta Aralar. Gertu postontziak. Leku aproposa hamaiketakoa egin eta naturaren opariez gozatzeko.
Hemendik aurrera, Lezaundira joan nahi dugu, baina horretarako ezinbestekoa zaigu GPSa erabiltzea, baso artean xenda jakinik gabe ibili behar dugu eta erraza da bertan galtzea. Beraz ERNE! Norbaitek bidearen bigarren zati hau burutu nahi izanez gero, hobe duzue GPSan traka jaistea eta bertako datuez baliatzea. Ez baduzue hori egin nahi, etorritako bidetik atzera egin eta pista zabalera heltzean, hau banatu egiten da, erromatar galtzada gure eskuinera utzi eta Lizarraga aldera zuzentzen dena hartu.
Guk makinatxoaren laguntzaz Lezaundira heldu gara. Ingurune berezia bezain ederra. Itzulera zirkuluan egin dugu eta erromatar galtzadara iristean bertatik bidegurutzera iritsi eta pista zabaletik Lizarragako mendatera itzuli gara.


http://askemikel.blogspot.com.es/2016/03/portupekoleze-eta-lezaundi.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau