Denbora  3 ordu 23 minutu

Koordenatuak 1575

Noiz igoa 15 de diciembre de 2019

Noiz egina diciembre 2019

-
-
661 m
450 m
0
3,0
5,9
11,86 km

Bisitak 501, kokapena 5

Nondik gertu Legaria, Navarra (España)

Ibilaldi honi hasiera Legaria herrian eman diogu. Herria atzean utzi eta Ega ibaia gurutzatu eta gero, Antzin herrirantz jo dugu. Herrigunera heldu aurretik, Anglo-Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdetik zati bat bete dugu. Herritik aldentzean, berriro Ega ibaia gurutzatu dugu, presa batez, errota batez eta baratzez osatutako paraje polita atzean utziz. Baso eta zereal lurren artean hedatzen den bide zabaletik Dos Hermanas mendilerro txikia zeharkatzen duen ataka zaharrera iritsi gara. Portuko bidea. Erdi Aroko galtzada. Piedramillera herrigunetik ipar-ekialdera abiatzen den bide harriztatua da. "Galtzada edo arroila" bezala ezagutzen da, eta Piedramillerak Los Arcosetik Ameskoetaraino (Urbasa mendilerroa) zetorren bide batekin lotzen zuen. Bide honekin Dos Hermanas mendilerroaren ekialdea zeharkatzen zen, aldapa leuneko orografia malkartsuarekin.
SL-NA 185 marka zuri eta berdeei lagundu digute honaino iristen, baina hemendik aurrera, oso zaila suertatu zaigu jatorrizko bidea jarraitzea, hala ere, zereal lurren ondotik jo dugu eta konturatu orduko bidegurutze batera iritsi gara. Beheko aldetik marrazten den lurrezko pista zabalera jaitsi eta Legaria aldera jo dugu, baina une batean, eskuinera hartu dugu Pozo de la Moraraino iristeko. Udan lehor samarra egon ohi da, baina guk urez gainezka datorrela ikusi dugu. Putzura bere urak isurtzen dituen ur-jauziaren ondora ailegatzeko belar eta sasi artean marrazten den xenda txiki batetik egin dugu aurrera. Leku polita eta berezia. Etorritako bidetik atzera egin eta pistan barrena abiapuntura iritsi gara.
parquing

Legaria

Waypoint

Vasco-navarro bide berdea

Waypoint

Antzin

Lepoa

Ataka

Waypoint

Piedramillera

Ur-jauzia

Pozo de la Mora

Waypoint

Legaria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau