Denbora  3 ordu 20 minutu

Koordenatuak 1307

Noiz igoa 25 de febrero de 2019

Noiz egina febrero 2019

-
-
853 m
122 m
0
3,3
6,7
13,38 km

Bisitak 34, kokapena 2

Nondik gertu La Iglesia, País Vasco (España)

Bizkaiko mendebaldean dagoen Armañon natura parkean zeharreko ibilbide polita. Turtziozetik irtenda, Jorrios mendirantz joan eta haren magaletik joanda, Armañon mendira igotzen da, gero berriz pistan zehar Turtziozera joateko.

Ibilbidea asfalto, pista eta karst gainetik doa eta momentu batzuetan ez da erraza, baina ez du ezta aparteko zailtasun teknikorik. Ibilbidea nahiko ondo markatuta dago, nahiz eta leku batzuetan markak faltan botatzen diren.

Ibilbideak bat egiten du bere osotasunean PR-BI 120-arekin (Armañonera igoera izan ezik, ibilbide markatuak ez baitu tontorrik egiten) eta GR 123-arekin ibilbide erdi pasatxoan. Dena den, Armañon-era desbideratu eta tontorra egiteak merezi du, bertatik ikuspegia ederra baita, Turtzioz eta Karrantza haranen gainean. Armañonetik jaitsierak (markatutako atakatik behera) nahiko malda handia du, kontuz beraz. Alternatiba da berriz atzera egitea, PRa utzi dugun leku berean berriz hartzeko.

Oro har ibilbide gomendagarria. Kontuan izan behar da ibilbidearen lehen erdiak sarbide murriztua daukala martxoaren 1etik irailaren 15era, flora eta fauna babesteko.

Turtziozeko auzoetan ura duten iturriak daude eta herriguneetatik kanpo aurkitutako iturriak markatuta daude.

Tontorra:
- Armañon (856 m)
Natura parkeari izena ematen dion tontorra. Bizkaia mendebaldeko ikuspegi ederra dago bertatik, baita harago ere. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/371#
Armañonetik behera egiteko ataka
Turtziozko auzoa. Ur-errota aipagarria dago bertan.
Turtziozko auzoa.
Turtziozko auzoa.
Udalerriko herrigune nagusia
Ura.
Tratatu gabeko ura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau