urkiolalea
34 6 0
  • argazkia PR-BI 149 Etxebarria
  • argazkia PR-BI 149 Etxebarria

Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 455

Fecha de subida 25 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
300 m
90 m
0
2,2
4,4
8,74 km

Bisitak 39, kokapena 2

Nondik gertu Etxebarria, País Vasco (España)

Ibilaldi zirkular hau Etxebarriko hiriguneetatik irteten da eta Urko ibaiaren bailaratik paseatuz berreskuratutako karobi bat, Antsotegi Jauregia, zenbait baserri eta bi baseliza, San Martin eta Santikurutz, ikusteko aukera eskaintzen du. Landa inguruneko paisaia biltzen du, pinudi, larre eta berezko landarediaren testigu diren haritzak ere ikus daitezkeelarik. Dena den, Etxebarriako Galartza auzoan dauden hiru garaiak dira ibilaldian aurki daitezkeen elementurik bitxienak.

1. Bidea Etxebarriko Udaletxe ondotik irteten da, elizatik gertu. Bidegorria hartuz, Munibe finka inguratzen duen bideska batekin elkartzen da, ezkerrerutz dagoena. Bideak balizatuta dagoen PR BI-23arekin bat egiten du.

2. Erlatx baserriraino igo eta pinu arteik Barenda baserriraino jarraitzen du. Hemendik, San Martin baselizara igo daiteke. Bidea Irunbeiñe baserrira heltzen da, non ibilbideko lehen garaia aurkitu daitekeen. Markina eta Eibar elkartzen dituen errepideraino jaitsi eta han, beste bigarren garaia ikus daiteke, Ibargueneko garaia, bisitatuenetariko bat dena.

3. Ondoren, errepidea gurutzatu behar da Kalamurutz joateko, PRaren seinaleak jarraituz igotzen den asfaltuzko bide batetik. Arriaga baserritik pasatzen da, non hirugarren garaia aurkitzen den. Pinudi landaketen artetik itxitura bateraino jarraituz bidegurutze txiki batera heltzen da. Puntu honetan, PR BI-23 utziko dugu ezkerrerantz biratzeko, jaisten den beste bide batekin bat egin arte, hau ere ezkerraldera jarraituz. Bideak, Santikurutz baselizaren ondoan kokatuta dagoen Etxarte baserritik jarraitzen du. Etxartetik eskuinaldeko bidea hartuz zenbait baserriren ingurutik eta Urrosolo errotatik pasatzen da, azken hau errepide nagusitik gertu dagoelarik. Errepide hau eskuinalderutz jaraitu eta berriz ere bidegorriaren abiapuntura heltzen da, ibilbide zirkularrari amaiera emanez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta