Denbora  2 ordu 25 minutu

Koordenatuak 1170

Fecha de subida 11 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
365 m
27 m
0
2,0
4,0
8,07 km

Bisitak 637, kokapena 9

Nondik gertu Arrigorriaga, País Vasco (España)

Ibilbide honek Arrigorriaga eta Bilbo lotzen ditu, Malmasinen zehar. Ia ibilbide guztiak PR-BI 15arekin (Arrigorriagako Harri Gorriak izenekoa) bat egiten du, baina berau tarte batean albo batera uzten du Malmasinerako igoera eta jaitsieran, PR-BI hau ez baita Malmasineko gainetik igarotzen. Desbideraketak pena merezi du, Malmasinetik dauden ikuspegiaz gozatzeko. Dena den, posible da PR-BIa zehatz-mehatz jarraitzea eta Malmasinera ez igotzea.

Arrigorriagako geltokian hasten da ibilbidea, eta Atxukarro industrialdetik gora eginda, Finaga (Basauri) eta Brisketa (Arrigorriaga) landa-auzoak gurutzatzen ditu, Malmasineko tontorrera (362 m.) heldu baino lehen. Hortik, pixkanaka Montefuerte parkera hasten da jaitsiera, desbideraketa labur batean Gaztelu (250 m) igota. Gero Montefuertetik, Boluetako metro geltokian amaitzen da ibilbidea. Aukera dago, erosoago izanez gero, azken tarte honetan ere PR-BI 15a jarraitu eta Boluetan beharrean, Ollarganeko tren geltokian amaitzeko, hortik bueltan Arrigorriagara edo Abandoko tren geltokira joateko.

PR-BI 15a 2016an rehomologatu zuten eta oso ondo dago seinaleztatuta. Oso zaila da galtzea.

Ondare aldetik, Finagako San Martin baseliza eta inguruak, Malmasineko kastroa, eta Montefuerte eta Gaztelu inguruan dauden meatze zaharretako hondakinak dira aipagarrienak. Finagan, informazio panela dago baseliza eta inguruen inguruko historiaz, oso atzera doana.

Ura Finaga auzoan eta Montefuerte parkean aurkitu daiteke. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Arrigorriaga eta Brisketa artean, ibilbidea asfalto gainean doa, eta gainontzekoa, pista eta bidezidorretatik.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0

Ver más external

Basauriko auzoa. San Martin baseliza dago bertan.
Finagako San Martin baselizari buruzko informazioa duen panela
San Martin baselizan dagoen iturria.
Arrigorriagako auzoa
Ezkerrera eta gora, eraikin berderantz, Malmasinera joateko. Zuzen, PR-BI 15a jarraitzeko.
Malmasin mendiaren tontorra. 362 m
PR-BI 15-a hartzen dugu berriz hemen
Gaztelu mendira joateko desbideraketa.
Eraikin honetan zegoen burdin mea, inguruko meatzetatik, beheko trenbide ondoan dauden garaietara eramaten zuen kable-sistemaren motorra eta kontrola.
Gazteluko tontorra. Ez dago ikuspegi askorik eta tentsio altuko kableari eusten dion dorrea dago bertan.
Eraikin honetan, besteak beste, inguruko meatzeetan erabiltzen ziren zaldi, asto eta mandoak edukitzen zituzten.
Bilboko, eta bereziki Bolueta auzoko ikuspegia, hegoaldetik.
Montefuerte parkeko iturri askotako bat.
Boluetarantz egiteko, zuzen beherantz, eta PR-BI 15eko berezko helmugara heltzeko, Ollarganeko tren geltokira, ezkerrerantz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta