-
-
853 m
100 m
0
1,9
3,8
7,57 km

Bisitak 4637, kokapena 45

Nondik gertu Asteasu, País Vasco (España)

Iraupena: 3h

Lege Zaharraren enparantzan dagoen udaletxearen ondoan ipini eta eskuinaldeko bigarren kaletik abiatuko gara, Usarrabi errekarekin batera doan Gi-141 bideari jarraituz; hor, errota zahar baten aztarnak ikus daitezke oraindik. Bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko dugu. Metro batzuetara, Olazar edo Ibeltzeko burdinola zaharrera doan bidea utzi eta, bide zaharretik jarraituz, eskuinetik igoko gara. Asfaltozko bide estu batera aterako gara eta, metro batzu jaitsi ondoren, orain arte generaman bidearekin egingo dugu topo. Basoan goazela, altuera hartuko dugu, Sorrarainaundi baserriaren aztarnak aurkitu arte.Intxausti baserrira heldu baino lehen, lurrezko bide bar eta bidezidor bat hartu eta toki ireki batera iritsiko gara. Pago batzuk dauden leku batera iristean, bidegurutze bat izango dugu eta, hor, eskuinera egingo dugu. Zati batzuetan galtzadarria izango dugu. Metro gutxi batzuk aurrerago, baso batean sartu eta Aiztondota erreka zeharkatuko dugu. Basotik irten eta, bidearen goialdean, Lanbezarre borda izango dugu. Altuera irabaziko dugu, Sagaineko ordekara iritsi arte. Pistara heltzean, ezkerrera joko dugu, artzain korta baten aztarnak dauden tokiraino; eskuinetik, Andazarratera iritsiko ginateke. Puntu horretan, gure PR-ak GR-34-arekin bat egiten du; Donostia eta Arantzazuko Santutegia lotzen dituen ibilbidearekin, alegia. Zelatunera igotzen den bidea zabala eta harrizkoa da. Zelatunen bukatzen da ibilbidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta