Denbora  ordu bat 36 minutu

Koordenatuak 306

Noiz igoa 29 de mayo de 2013

Noiz egina mayo 2013

-
-
686 m
473 m
0
1,6
3,2
6,41 km

Bisitak 1198, kokapena 22

Nondik gertu Salbatore, País Vasco (España)

Ibilbide honetan, Intxorta mendiak inguratu ondoren, 1936-37ko gudako eszenatoki garrantzitsuenak ikusi eta lubaki eta babeslekuetan barrena ibiltzeko aukera izango dugu.
Gazteluatx eta Intxorta elkartzen dituen lepotik behera, pagadi bat zeharkatuko dugu, bertan 1936-37ko gudaren arrastoak oraindik ikusgai daudelarik.
Elgeta eta Angiozar elkartzen dituen leku hau historikoki aisialdiarekin lotuta egon da, eta 1936-37ko gudaren eszenatoki garrantzitsuenetako bat izan zen. Bertatik, inguruko mendi esanguratsuenak ikus daitezke: Intxortak, Anboto, Udalatx, Aizkorri eta Elgeako mendizerrak...
1936-37ko gudan Errepublikaren eta Eusko Jaurlaritzaren defentsan aritutako miliziano eta gudariei eskainitako monumentua
1936-37ko gudako lehen lubaki edo trintxera lerroa
1936-37ko gudako babesleku pasiboa
Ansoategi bazterrekoa ibilbidean ikusiko dugun lehen baserria da. Bertan 1937ko apirilaren 24an tropa faxistek 8 pertsona erail zituzten, tartean baserriko nagusia. Ansoategi erdikoa XVI. mendeko dorretxe itxurako baserria da 1937ko apirilean Elgeta hartu ondoren bertako nagusia (Elgetako Udaleko zinezgotzia) erail zutelarik frankistek.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau