Denbora  4 ordu 59 minutu

Koordenatuak 1188

Noiz igoa 19 de octubre de 2019

Noiz egina octubre 2019

-
-
2.503 m
1.664 m
0
2,4
4,8
9,63 km

Bisitak 136, kokapena 0

Nondik gertu Chisagüés, Aragón (España)

OSOA IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/10/puerto-biello-bielsako-tuneleko.html
Gaurko txangoa omenezko helburua duen ibilbidea da. Bielsako tuneleko sarreratik abiatuta Puerto Bielloko mendaterainoko igoera burutzean, 1938. urtean errepublikarrek bere atzera egitean erabilitako bidearen azken zatia oroimenera ekarriz. Bielsako poltsako gertakari historiko lats horietan, bertatik populazio zibila erbesterako bidean, igo beharreko aldapak ezagutuko ditugu, eta aldi berean hauen erretira bermatzeko 43a edo Batailoi 43ak buruturiko gerra ekintzari esker sorturiko egunetako istorioak ere berbizitzeko unea izango dugu. Milaka emakume, haur eta adindu igaro ziren bertatik, bere bizitza eta ondasun guztiak euren gibelean utziz, ahul, samindurik baina askatasunaren haizeak bultzatuta, demokraziaren aldeko borroka irmoa mantentzeko asmoz. Altxatutakoak sorturiko txikizioetatik eskapoan, euren laguntzaile borreroen hegazkinen bitarteko bonbardaketen Bielsa herriko suntsipenak eta 43ko gudarien gerrilen gerren ondorioz irabazitako egun preziatuei esker eta artzai gidarien laguntzarekin, mugara iristea lortutako guztien omenezko bidea da. Mugan elikagaiak eta bizitza aske baten itxaropena zuten. Hala ere Frantzian topatutakoa ez zen horren ederra izan, baina bigarren munduko pasadizoak bertze mementu batetarako utziko ditugu.



Ibilbidea eta altimetria.







Tuneleko sarreraren aldamenean dagoen aparkalekuan goizean goiz izan dugu hitzordua. Bertan Asociación Sobrarbense la Bolsak deitua http://bolsadebielsa.blogspot.com/ elkargunea finkatua du.

Lagun taldea bertan elkartu eta igoera hasiko dugu.

Aparkalekuan berean dagoen informazio ohola, bere momentuan ere txikitu nahi izan zuten eta tuneleko langileei esker egun oroigarriaren informazioa irakurgai dago.











La Bolsako blogean irakurri daitekeen moduan : "

LA BOLSA DE BIELSA, fue el último de los episodios bélicos de la guerra española entre los sublevados y el ejército de la República en el Frente de Aragón. Simbolizando la tenaz resistencia de "LA 43" División Republicana.

El éxodo de población civil, unos 5000 hacia Francia fue un ejemplo de organización y solidaridad del ejercito republicano con el pueblo Aragonés. "

Gaurko deialdiaren arrazoia, sarrera honetan irakurri daiteke. http://bolsadebielsa.blogspot.com/2019/09/por-tercera-vez-volvemos-puerto-viejo.html  "Por tercera vez subimos a colocarla esta vez costeada por amig@s y familiares de quienes este puerto les recuerda al trágico desenlace de La Bolsa de Bielsa. Se recuerda en este puerto y con esta placa a quien paso por aquí huyendo del fascismo. Pasaron muchos civiles, personas de derechas centro, izquierda o apolíticos ... simplemente huían de la guerra, simplemente queria salvar sus vidas. Esto quien destroza este recuerdo no lo entiende. Su fanatismo no le deja ver más allá de su odio"



Bidea eraikinaren gibeletik hasten da.







 Hasierako aldapak basotik izango dira.























 Ur-jauzia hasten den puntura iritsiko gara, segituan Chorro de la Pinarrak sortutako harantxo batetara iristeko.



 Ageri den moduan lainoak inguratu egiten gaitu, goiko mendiak eta ibilbidea ikusteko aukerarik eman gabe.



















Troka batetara iritsi eta bertan portlanda egiteko beharrezkoa den ura bilduko da.







 Gorago segi eta lainoak inguratzen gaituelarik, bertatik baldintza arras kaskarragoetan igotzen aritu ziren errepublikar armada eta populazio zibilaren egoeraz hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu.























 Gorago aterpe batetara iritsiko gara. Oraindik ezin ditugu inguruko mendiak ikusi baina aldapa nabaria da eta populazioak bere ondasun guztiekin bertatik igarotzea era bat nekagarria izango zela argi sumatu egiten da.







 Aterpetik goiti ostarte batzuk irekitzen dira eta lainoaren artean, goiko aldean Puerto Bielloko mendatea ikustea lortuko dugu.







 Oraindik azkeneko eta akaso aldapa malkartsuenak aurretik ditugu.










parquing

Bielsako tuneleko aparkalekua

Bielsako tuneleko sarreraren aldamenean dagoen aparkalekua izando da txangoaren abiapuntua.
refugio libre

ATERPEA

Puerto Biellorako igoeran aterpetxo hau topatuko dugu.
Waypoint

Errekatxoa

Errekatxo bat zeharkatu behar dugu Puerto Biellorako igoeran.
cima

L´Aguillete

L´Aguilleteko tontorra.
Lepoa

Puerto Biello

Mendatearen izena Puerto Biello da. Bertatik igaro behar izan zuten 1938. urteko udaberrian milako errefuxiatu eta euren gibeletik eta hauen ihesaldia babestuz, 43koek.
Ur-jauzia

Pinarrako ur-jauzia

Pinarrako ur-jauziaren goiko partea.
Waypoint

Zutoina

Zutoin honek bi mendatetarako igoerak bereizten diren puntua adierazten du. Puerto Biellora zuzen jarraitu eta eskuinetik Bielsako mendatera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau