Tiempo en movimiento  2 ordu 33 minutu

Denbora  4 ordu 39 minutu

Koordenatuak 1531

Fecha de subida 14 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
1.417 m
1.034 m
0
2,2
4,4
8,89 km

Bisitak 134, kokapena 12

Nondik gertu Laschamp, Auvergne-Rhône-Alpes (France)

Puy de Dôme Frantziako Erdialdeko Mendigunean dagoen sumendi bat da. Chaîne des Puys-eko sumendirik gazteenetako bat da. Sumendi honen azken erupzioa K. a. 5760. urtean gertatu zen.

Kristautasunaren aurreko Europan, Puy de Dôme sumendia zeremonia izpiritual gisa erabili izan zen. Bere oinean hainbat tenplu eraiki ziren. Tenplu hauetan garrantzitsuena, Puy de Dôme mendiaren gailurrean eraiki zen Merkurio jainkoaren omenezko galiar-erromatar tenplua da. Tenplu honen hondakinak 1873an aurkitu ziren.

Hainbat urtetan Puy de Dôme Frantziako Tourraren etapa amaiera ere izan da. Dena dela, errepidea ez dago zaletu mailako txirrindularientzako irekia, jaitsiera oso arriskutsua omen duelako.

Guk Puy de Dôme mendia oinez igo dugu, 2018ko abuztuko egun eguzkitsu batean. Honetarako, kotxez joan gara Col de Ceyssat (1078 m) mendi portuan dagoen aparkalekuraino. Hemendik, ondo adierazitako Chemin des muletiers (Mandazainen bidea) hartu dugu eta batere zailtasunik gabe gailurreraino iritsi gara. Gailurrean Merkurio jainkoaren omenezko galiar-erromatar tenpluaren aztarnak eta erakusketa ikusi ditugu. Honetaz gain, inguruko sumendien ikuspegiaz ere gozatu ahal izan dugu. Jaitsiera, Chemin des Chėveres (Ahuntzen bidea) jarraituz egin dugu eta iturri batera iristean, ezkerretara hartu dugu Circuite le Tour du Puy de Dôme bidea jarraituz, kotxea utzita geneukan Col de Ceyssat-era iritsiz.

Puy de Dôme inguruko sumendirik garaiena denez, leku egokia da ikuspegi ederra eskaintzen duelako.

2 iritzi

  • argazkia enekogalarze@hotmail.com

    [email protected] 15-ago-2018

    Oso ona

  • argazkia gosamendi

    gosamendi 17-ago-2018

    Kaixo Eneko,
    Holakoa iruditu zaigu guri ere ibilbide hau: oso ona!
    Eskerrik asko zure komentarioarengatik eta ondo izan!!

Si quieres, puedes o esta ruta