Denbora  4 ordu 5 minutu

Koordenatuak 966

Noiz igoa 28 de agosto de 2015

Noiz egina agosto 2015

-
-
2.430 m
1.854 m
0
1,6
3,2
6,4 km

Bisitak 1630, kokapena 38

Nondik gertu Serveto, Aragón (España)

Cinqueta ibaia igarotzen den, Chistau bailaran dago kokatua ibilbide hau. Ez du inongo zailtasunik desnibela eta luzerari dagokionez, baina Peña Mediodia tontorrera iristeko igaro beharreko harri soltez beteriko bideak zailtasuna gehitzen dio.

Salinas de Sin eta Plan herrien artean kokatzen da Saravillo herria, 1km igo behar da kotxez. Bertatik 14km-tako pista bat dago Lavasar izeneko Refujio librera igotzeko.

Beratik hasiko da ibilbide hau, lehendabizi Basa de Mora edo Ibon de Plan izeneko lakua bisitatuko dugu, bide eroso eta seinaleztatu batetatik. Behin hemen gaudela ezkerrean geratzen den mendira igoko gara, Peña Mediodia hain zuzen ere. Horretarako bide zehatzik ez dago, beraz norberak bere bidea inprobisatu beharra dauka, igoeran dauden harri solteak igaro eta segituan iritsiko gara tontorrera. Beheran Plan eta Gistain herriak ikusiko ditugu eta aurrean Pirineotako tontorrik garaienak, Monte Perdido, Posets, Aneto… Atzen utzi dugun Basa de Mora lakura ere ikuspegi zoragarria dago.

Jaitsiera bide berdinetik egingo dugu, baina kresta guztia ez egitearen penarekin bueltatuko gara. Peña de las Once eta Peña de las Diez tontorrek osatzen dute, zailtasunik gabeko kresta hau eta jaitsiera Colladeta Ibon izeneko lepotik egin daiteke, berriro lakutik igaro eta refujiora iristeko.
Ref. Lavasar
Basa la Mora
Peña Mediodia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau