Denbora  ordu bat 40 minutu

Koordenatuak 509

Noiz igoa 6 de febrero de 2019

Noiz egina enero 2019

-
-
492 m
432 m
0
1,0
2,0
3,99 km

Bisitak 59, kokapena 3

Nondik gertu Rípodas, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea laburra izan arren nahiko berezia dela erran daiteke. Ripodas herritik gertu, Areta ibaiaren aldamenean kotxea utziz, Ibilbide Laburrak ziren horietariko bat berreskuratuko dut, SL 141. Ondare kulturala eta naturala bateratzen dituen txangoa da. Artadi mardul batetatik ibiltzeko aukera izango dugu eta horretan murgildu aurretik abelbide baten zatitxo bat, Irati trenaren zubia eta erromatar galtzadaren eremua ere ezagutuko ditugu.



Ibilbidea eta altimetria.







Ibilbidea Ripodas herrian berean hasi ordez, Areta ibaiaren ertzean izango dugu, Irati trenbidearen zubiaren aldamenean pista bat ibaira gerturatu egiten da. Bertan kotxea utziko dut.







 Pista gorako norantzan jarraituz, ezkerretara aurreneko karkabak ikusgai izango dira.



Aluera apur bat irabaztean karakabak eta Arangoiti ikusgai izango ditugu







 Ibarrako troka.



 Karkaba nagusiak eta Arangoiti mendiko tontorra gibelean.







Aldaparen goiko aldera iritsi eta eskuinetik abelbidearen bidegurutzea izango dugu. Ezkerreko zelaian ere abelbidearen mugarria ikusgai da.







Abelbidearen aurreneko zatian harri handi bat ikusgai da. Ez dakit mugarria zaharra izango ote zen, baina itxura du.



Lur txarren eremuan barneratzean, abelbide jarraitzerik izango dugu, paisai berezi eta higatu hauetatik.







































Basamortu batetatik ibiltzen ari garelaren sentsazioa izaterik dugu eremu honetan.



















Azkenik soil honetatik irtengo gara eta landa eremuetara gerturatu. Basamortuaren sentsazioa areagotu egiten da, bizirik gabeko eremutik irtetean txori bat eta zelaiak ikustean.







Ez dago oso argi erromatar galtzada bertatik edo errepidetik edo Irati trenbidetik izango zen. Hala ere ibilitako lekutik gertu seguruenik.

Azken karkabak igaro beharko ditut oraindik.







 Irati trenbide zaharraren arrastoak, zutoin batzuk aditzera ematen dute.



Ripodaseko artadira hurbiltzeko goi-lautadatxoari buelta eman beharko diogu.











 Aurrerago pista batekin bat egin eta zuzen tartetxo batez bertatik jarraituko dut.



Pista honen bihurgune batean, ezkerretik abiatzen den bidexkara pasatu beharko da artadian barneratzeko.


GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/ripodaseko-artadia.html
Areta ibaiaren ertzean kotxea uzteko tokia topatuko dugu. Hauxe izango da ibilbidearen hasiera.
Pista eskuinetik utziko dugu. Abelbidean barneratuko gara karkabak aldera.
Abelbideak puntu honetan pista batekin bat egiten du. Zuzen jarraitu behar dugu ereindutako lurren ertzetik.
Pista utzi eta ezkerretik abiatzen den bidexkatik jarraitu artadian barneratzeko.
Ezkerreko bidetik jarraitu. Eskuinekoa nahiko itxita badagoen arren, kontuz ibili eta ez handik joan.
Bidegurutze honetan ezkerretik jarraitu. Zutoin zaha batek norantza adierazten du.
Pista batekin topatuko gara, zuzenean zeharkatu eta bidetik segi.
Pista nagusira irten eta ezkerreko norantza hartu kotxera iristeko.
Irati trenaren inguruko informazio ohola.
Karkabak edo lur txarrak, uraren higaduraren poderioz sortutako egitura bereziak erakusten dizkigute.
Irati trenbideko zubia. Areta ibaiaren gainekoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau